Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina hasi dute Errenterian

Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean kanpaina berri bat jarri dute martxan ostalaritzan euskara sustatzeko: Euskara Oarsoaldeko Komertzioa. Urte osora begira jarri dute martxan. Maite Peña Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, egitasmoak “eskualdeko merkataritza eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea” du helburu. Gogorarazi duenez, urtero egiten dute kanpaina berezi bat merkataritza eta ostalaritza arloko gremio batean. Aurtengo kanpaina ostalaritza arloan egingo dute, oro har, eta bi ekimen bultzatuko dituzte: “Bata, herriko establezimenduetako paisaia linguistikoan euskararen presentzia areagotzeko, eta bestea, bezero eta ostalarien artean euskararen erabilera bultzatzeko”. Lehenengo ekimena taberna eta jatetxeei zuzenduta dago. Leloak berak dioen bezala (Gurean menua, euskaraz) menua euskararatzea du helburu, eta hori egiten duten establezimenduei paperezko mahai gainekoak oparituko dizkiete. Menua izan daiteke bai eguneko menua, ogitarteko zerrenda, plater konbinatuak… Horiek euskararatzeko zerbitzua Errenteriako Euskara Departamentuak berak emango du erabili nahi dute ostalariei zuzenduta. Bigarren ekimena, berriz, taberna edo edariterei zuzenduta dago, baina udazkenera arte ez dago aurreikusita martxan jartzea. Ekimen horren helburua da bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza euskara izatea. Euskara Departamendutik jakinarazi dutenez, aurrerago emango dituzte bigarren ekimenaren gaineko xehetasunak. Gaineratu dute kanpaina horretan parte hartzen duten establezimendu guztien izenak agertuko direla komunikabideetan. Peña Euskara zinegotziak iritzi dio kanpaina horrek “herriko euskal [...]

admin
Bidasoa
2011/05/18

Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean kanpaina berri bat jarri dute martxan ostalaritzan euskara sustatzeko: Euskara Oarsoaldeko Komertzioa. Urte osora begira jarri dute martxan.

Maite Peña Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, egitasmoak “eskualdeko merkataritza eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea” du helburu. Gogorarazi duenez, urtero egiten dute kanpaina berezi bat merkataritza eta ostalaritza arloko gremio batean.

Aurtengo kanpaina ostalaritza arloan egingo dute, oro har, eta bi ekimen bultzatuko dituzte: “Bata, herriko establezimenduetako paisaia linguistikoan euskararen presentzia areagotzeko, eta bestea, bezero eta ostalarien artean euskararen erabilera bultzatzeko”.

Lehenengo ekimena taberna eta jatetxeei zuzenduta dago. Leloak berak dioen bezala (Gurean menua, euskaraz) menua euskararatzea du helburu, eta hori egiten duten establezimenduei paperezko mahai gainekoak oparituko dizkiete. Menua izan daiteke bai eguneko menua, ogitarteko zerrenda, plater konbinatuak… Horiek euskararatzeko zerbitzua Errenteriako Euskara Departamentuak berak emango du erabili nahi dute ostalariei zuzenduta.

Bigarren ekimena, berriz, taberna edo edariterei zuzenduta dago, baina udazkenera arte ez dago aurreikusita martxan jartzea. Ekimen horren helburua da bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza euskara izatea. Euskara Departamendutik jakinarazi dutenez, aurrerago emango dituzte bigarren ekimenaren gaineko xehetasunak.
Gaineratu dute kanpaina horretan parte hartzen duten establezimendu guztien izenak agertuko direla komunikabideetan.
Peña Euskara zinegotziak iritzi dio kanpaina horrek “herriko euskal giroan eta merkataritzaren dinamizazioan eragin positiboa” izango duela. Horrenbestez, herriko ostalari guztiak animatu ditu ekimen horri batzera.

Parte hartzeko azken eguna, hilaren 27a
Herriko edozein ostalaritza establezimenduk har dezake parte. Horretarako, harremanetan jarri beharko da Errenteriako Euskara Departamentuarekin (Izaskun Etxebeste), hilaren 27a (ostirala) baino lehen. Bi modu daude harremanetan jartzeko telefonoz 943 44 96 13 zenbakian (08:00etatik 14:00etara) edo Internet bidez,
euskaramerkataritza@errenteria.net helbide elektronikoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.