Antton Kazabonek haurrentzako beste liburu bat kaleratu du: Letrak elurretan. Gaur aurkeztu du Donostian. Zortzi urtetik gorako haurrentzako da, Jokin Larreak egin ditu marrazkiak, eta Elkarrek argitaratu du. Hona liburuaren laburpena: “Denis ait...
Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian ekainaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da (edo ikastaroa martxan dagoen bitartean lau urte beteko dituztenentzat). Astelehenetik ostegunera, ...
Lau urteko ume bat sexualki erasotzeagatik gizonezko bat atxilotu zuten joan den astean Iztieta auzoan. Gertaerak kezka eta haserrea sortu du bizilagunengan eta laguntza eskatu dute “gu eta gure haurrek, auzoan lasai eta seguru bizi ahal izateko”. Miguel Harina, Gurekin auzo elkarteko presidenteordea da, eta azaldu duenez, “sexu erasoarena gertakari larriena da zalantzarik gabe, baina ez da bakarra izan hainbat saltokietan eta bizilagun bati ere lapurretak egin dizkiote azken asteetan”. Harina, areago joan da “neurriak ez badira hartzen berriro ere gertatuko dira halakoak”, esan du. Udalaren utzikeria Auzotarren eskaera segurtasuna eta adin txikikoen eskubideak bermatzea da. Izan ere “auzoaren eguneroko bizitza normala da, jendea kalera irteten da, erosketak bertan egiten ditu, umeak eta gurasoak parkean egoten dira… baina azken hilabetetan oso argi nabaritu da auzoan talde gatazkatsuak agertzen ari direla berriro. Ez dira auzoan bizi eta ez dira etortzen ikasi, lan egin edota erosketak egitera, droga saltzen aritzen dira eta beraien artean liskarretan aritzen dira askotan”, zehaztu du Harinak. Berriro hitzak, esanahi berezia hartzen du, gainera, Iztieta auzoaren kasuan; izan ere, azken gertaerek auzotarren gogora ekarri dituzte 2009. urtean bizi izan zituzten antzeko gertakariak. Horien guztien atzean, “Udalak auzoarekiko duen utzikeria” dago Gurekin elkarteko kidearen iritziz: “Eskatzen dugun bakarra halako [...]
Emakumea: topaketa eta parte hartze soziala izenburupean herriko emakume taldeek egindako lanekin erakusketa bat osatu dute, eta etzi arte ikusteko aukera dago Merkatuzarren (Jose Luis Caso aretoan). Ordutegia 17:00etatik 20:00etara da. Honako emakume ...
Leku askotako jendea elkarrekin bizitzeak berekin dakartzan ondorioen gainean hausnartzeko, parte-hartze prozesua burutu da Pasaian azken urte eta erdian. Jatorri anitz, herri bat lelopean, Udalak bultzatu du prozesua, eta Anitzak kolektiboak dinamizatu du. Batez beste, 50 lagunek parte hartu dute prozesuan, zenbait eragile ordezkatzen hainbatek, norbanakoak beste zenbaitek. Aipatu parte hartze prozesuaren lehen zatia amaituta dagoela, eta hura abian jartzean ezarritako helburua lortuta dagoela jakinarazteko agerraldia egin zuten atzo goizean Migrazio eta Aniztasun Arloko arduradun Obdu Lorenzok eta Pasaiako alkate Maider Zigandak. Kontent dago Udala prozesutik eratorri diren emaitzekin, eta “jauzi kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsua” suposatu duela esan dute. Ondorioak eskuan, topaketa antolatu dute ekainaren 2rako, prozesuan parte hartu duten guztiekin, “emaitzak zein detektatu diren bestelako premiak, erronkak eta konpromiso zehatzak gainontzeko herritarrekin partekatzeko”. Ekainaren 2an izango da topaketa, osteguna, 18:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan. Migraziorako euskal politikaren beharra “Euskal Herrian gaur egun migraziorako euskal politika egiterik ez dagoela” berretsi du Gobernu Taldeak, eskuduntza estatuek dutelako. Lanerako “muga” izanagatik ere, orain dela lau urte Migrazioa eta Aniztasunaren Arloa sortzea erabaki zutela gogorarazi dute, esan dutenez beren “aletxoa” ekarri nahi izan dutelako “migrazio politika erreal baten bidean”. Zentzu horretan egin dituzten hainbat urrats gogorarazi dituzte. Erroldarekin Udalak “irakurketa propio” egin duela nabarmendu dute, [...]
Badira dagoeneko zazpi urte Oiartzungo Flauta Taldea Europako ibilbidea egiten hasi zela. EuroDisneyn (Frantzia) hasi zen, 2005 urtean, sailkapen proba zorrotz batzuk gainditu ondoren. Austria, Alemania, Italia, Holanda eta Hungarian zehar ibili ondoren, aurten lehenengo Frantziara iritsi ziren, Colmar izeneko hiriraino. Harresiz inguratutako hiri horretako plaza esanguratsuenean irrikaz beteriko entzuleak izan zituzten. Udalaren izenean Kultura kontseilaria izan zen emanaldian. Iñaki Gurrutxaga Oiartzungo Flauta Taldeko zuzendariak Oiartzungo Udalak emandako liburua oparitu zion, haiek ere Oiartzun ezagutzeko. Bidaia Alemaniarantz bideratu zuten gero, Friburgoraino. Han, turismoko buruaren bisita gidatuaz gozatu ondoren alemaniar garagardotegi ospetsuenetariko batean afaldu zuten. Hurrengo egunean Luxemburgo ezagutzera joan ziren, bertan zergarik gabeko erosketak egin eta bazkalostean EuroDisneyra joan ziren. EuroDisneyn kontzertua eman zuten, aurretik beharrezkoak ziren proba guztiak gainditu ondoren. Kontzertua jendez beteriko auditorio ikusgarri batean izan zen, Videopolisen. Oiartzungo Flauta Taldea gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez aurkeztua izan zen. Antolatzaileak pozik geratu ziren emanaldiarekin eta berriz ere itzultzeko gonbidapena luzatu zuten. Bidaia Oiartzungo Flauta Taldeko kide eta senideek egin zuten, 54 izan ziren guztira. Dagoeneko bada proiektu berria martxan, irailerako. Mediterraneoko Musika Jaialdian parte hartuko dute, Calpe hirian (Alacant, Herrialde Katalanak); eta datorren urteko Aste Santuan Portugalera joango dira.
Jose Antonio Santano PSE-EEko alkategaiak kirolaren aldeko apostua egin zuen atzo Larreaundiko San Jose Langilea futbol zelaian. Kirolak duen garrantzia nabarmendu zuen alkateak, “kohesiorako, berdintasunerako eta gizarteratzerako”.
Xabier Iridoy Irungo EAJren alkategaiak agerraldia egin du goizean Katean. Bertan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako bitartekoak jarriko dituztela esan zuen alkategaiak, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ere.
Musikaste euskal musikaren astea jadanik sartu da azken egunetan. Bihar antzinako musika landuko dute, eta bertan Jose de Vaquedanoren lanari egingo diote errepasoa Fatimako parrokian, 20:00etan. Iruñeko kamara abesbatzak interpretatuko ditu Josep C...
Komikia izango dute ardatz maiatzean zehar Hendaiako Mediatekan burutuko diren ekitaldiek. Hilaren 10ean aurkeztu zen erakusketa nagusia, Marko Armspach marrazkilari lapurtarraren azken obran oinarriturik. Le crochet a nuages du izena eta afrikako Dogo...
Aurten Saharako zortzi haur datoz Oiartzuna. Guztiek dute harrera familia bat, batek izan ezik. Familia baten beharrean dago, bestela errefuxiatu kanpamentuetan geldituko da. Errefuxiatu kanpamentuetan egoera gogorra da, udan batez ere, eta El Wataneti...
Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean kanpaina berri bat jarri dute martxan ostalaritzan euskara sustatzeko: Euskara Oarsoaldeko Komertzioa. Urte osora begira jarri dute martxan. Maite Peña Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, egitasmoak “eskualdeko merkataritza eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea” du helburu. Gogorarazi duenez, urtero egiten dute kanpaina berezi bat merkataritza eta ostalaritza arloko gremio batean. Aurtengo kanpaina ostalaritza arloan egingo dute, oro har, eta bi ekimen bultzatuko dituzte: “Bata, herriko establezimenduetako paisaia linguistikoan euskararen presentzia areagotzeko, eta bestea, bezero eta ostalarien artean euskararen erabilera bultzatzeko”. Lehenengo ekimena taberna eta jatetxeei zuzenduta dago. Leloak berak dioen bezala (Gurean menua, euskaraz) menua euskararatzea du helburu, eta hori egiten duten establezimenduei paperezko mahai gainekoak oparituko dizkiete. Menua izan daiteke bai eguneko menua, ogitarteko zerrenda, plater konbinatuak… Horiek euskararatzeko zerbitzua Errenteriako Euskara Departamentuak berak emango du erabili nahi dute ostalariei zuzenduta. Bigarren ekimena, berriz, taberna edo edariterei zuzenduta dago, baina udazkenera arte ez dago aurreikusita martxan jartzea. Ekimen horren helburua da bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza euskara izatea. Euskara Departamendutik jakinarazi dutenez, aurrerago emango dituzte bigarren ekimenaren gaineko xehetasunak. Gaineratu dute kanpaina horretan parte hartzen duten establezimendu guztien izenak agertuko direla komunikabideetan. Peña Euskara zinegotziak iritzi dio kanpaina horrek “herriko euskal [...]