Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Migrazio arloko parte hartze prozesuaren ondorioak, topaketan

Leku askotako jendea elkarrekin bizitzeak berekin dakartzan ondorioen gainean hausnartzeko, parte-hartze prozesua burutu da Pasaian azken urte eta erdian. Jatorri anitz, herri bat lelopean, Udalak bultzatu du prozesua, eta  Anitzak kolektiboak dinamizatu du. Batez beste, 50 lagunek parte hartu dute prozesuan, zenbait eragile ordezkatzen hainbatek, norbanakoak beste zenbaitek. Aipatu parte hartze prozesuaren lehen zatia amaituta dagoela, eta hura abian jartzean ezarritako helburua lortuta dagoela jakinarazteko agerraldia egin zuten atzo goizean Migrazio eta Aniztasun Arloko arduradun Obdu Lorenzok eta Pasaiako alkate Maider Zigandak. Kontent dago Udala prozesutik eratorri diren emaitzekin, eta “jauzi kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsua” suposatu duela esan dute. Ondorioak eskuan, topaketa antolatu dute ekainaren 2rako, prozesuan parte hartu duten guztiekin, “emaitzak zein detektatu diren bestelako premiak, erronkak eta konpromiso zehatzak gainontzeko herritarrekin partekatzeko”. Ekainaren 2an izango da topaketa, osteguna, 18:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan. Migraziorako euskal politikaren beharra “Euskal Herrian gaur egun migraziorako euskal politika egiterik ez dagoela” berretsi du Gobernu Taldeak, eskuduntza estatuek dutelako. Lanerako “muga” izanagatik ere, orain dela lau urte Migrazioa eta Aniztasunaren Arloa sortzea erabaki zutela gogorarazi dute, esan dutenez beren “aletxoa” ekarri nahi izan dutelako “migrazio politika erreal baten bidean”. Zentzu horretan egin dituzten hainbat urrats gogorarazi dituzte. Erroldarekin Udalak “irakurketa propio” egin duela nabarmendu dute, [...]

admin
Bidasoa
2011/05/18

Leku askotako jendea elkarrekin bizitzeak berekin dakartzan ondorioen gainean hausnartzeko, parte-hartze prozesua burutu da Pasaian azken urte eta erdian. Jatorri anitz, herri bat lelopean, Udalak bultzatu du prozesua, eta  Anitzak kolektiboak dinamizatu du. Batez beste, 50 lagunek parte hartu dute prozesuan, zenbait eragile ordezkatzen hainbatek, norbanakoak beste zenbaitek.
Aipatu parte hartze prozesuaren lehen zatia amaituta dagoela, eta hura abian jartzean ezarritako helburua lortuta dagoela jakinarazteko agerraldia egin zuten atzo goizean Migrazio eta Aniztasun Arloko arduradun Obdu Lorenzok eta Pasaiako alkate Maider Zigandak. Kontent dago Udala prozesutik eratorri diren emaitzekin, eta “jauzi kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsua” suposatu duela esan dute.
Ondorioak eskuan, topaketa antolatu dute ekainaren 2rako, prozesuan parte hartu duten guztiekin, “emaitzak zein detektatu diren bestelako premiak, erronkak eta konpromiso zehatzak gainontzeko herritarrekin partekatzeko”. Ekainaren 2an izango da topaketa, osteguna, 18:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan.
Migraziorako euskal politikaren beharra
“Euskal Herrian gaur egun migraziorako euskal politika egiterik ez dagoela” berretsi du Gobernu Taldeak, eskuduntza estatuek dutelako. Lanerako “muga” izanagatik ere, orain dela lau urte Migrazioa eta Aniztasunaren Arloa sortzea erabaki zutela gogorarazi dute, esan dutenez beren “aletxoa” ekarri nahi izan dutelako “migrazio politika erreal baten bidean”. Zentzu horretan egin dituzten hainbat urrats gogorarazi dituzte.
Erroldarekin Udalak “irakurketa propio” egin duela nabarmendu dute, “jatorri aldetiko bereizketarik egin gabe pertsona guztiei eskubidea aitortuz”.
Adingabekoen eskubideak bermatze aldera, bestalde, Harrera On programaren barruan egindakoak gogoratu dituzte, eta hizkuntzei dagokionez, azkenik, Pasaian gehien erabiltzen direnei beren tokia aitortzeko egindako ahalegina. Euskara eta gaztelania ez ezik, galiziera, arabiarra eta portugaldarra erabiltzen ditu Udalak beren esku orrietan.
Udalaren zeregina, edonola ere, “herritarren parte-hartzea akuilatzea eta sostengatzea» dela nabarmendu zuen, bide batez, Udalak, «baina inola ere ez, haien ordez erabakiak hartzea”.
Zentzu horretan aurrerantzean prozesua nola egin beren protagonistak erabakiko dutela ohartarazi zuten, eta parte hartze prozesuaren ondorioak beraiek aurkeztuko dituztela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.