
Urumea bailararen bira antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Donostia, Xoxoka (Urnieta), Aiete, Santa Barbara eta Buruntza mendietatik pasatuko dira. Sei orduko zeharkaldia egingo dute. Autobusik izango ez denez, bakoitzak bilatu be...

Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 28rako. San Markon bilduko dira, eta hainbat ekitaldi izango dituzte: helduentzako zirkuitua, haurrentzako jokoak, tute txapelketa eta dantza. Autobusean igotzeko hilare...

Alabergako Arditurri elkarteak ohiko osoko bilkura antolatu du biharko. Lehenengo deialdia 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. 2010eko ekintzak eta balantze eta kontuak izango dira eztabaidatuko dituzten gairik nabarmenenak.

Lolas club talde donostiarrak Uno diskoa estreinatuko du etzi, Haizea tabernan. Emanaldia 00:00etan hasiko da.

Bertsolaritzarekin lotuta, hil honen 6an jokatu zuten Haurtzaro Ikastolan Gipuzkoako Eskolarteko 31. Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolatzen du, gaztetxoengan bertsolaritzarekiko zaletasuna sustatzek...

Bihar, 17:15ean hasiko da Madalensoro pilotalekuan Haurtzaro Bertso Eskolako, Elizalde Bertso Eskolako, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleen ikasturte bukaerako bertso saioa. Taldeko eta banaka, ikasturtean zehar landu dituzten ber...

Oiartzungo Emakume Taldeek hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtean zehar, eta horien artean, liburu aurkezpena antolatu dute gaurko. Liburuak Punto final. Última testigo izena du. Maite Landinen lana da, eta gaur aurkeztuko dute Landin bera bertan ...

Museoen Nazioarteko eguna ospatzen delako antolatu du Itsas Gela Elkarteak biharko doaneko jarduera. Hegaluzeetarako euskal ontziteri tradizionala izenburupean erakusketa iraunkorra du Itsas Gelak Mater museo ontzian. Gaur, Nazioartean ospatzen den Museoen Egunaren harira, Itsas Gelak erakusketa bisitatzeko aukera emango du, doan, 17:00etatik 18:00etara. Bisita gidatuak eskainiko dituzte. Itsas Gelak jakinarazi duenez, bisitariek arrantzaren artisau teknikak, arrantzaleen itsasoko bizimodua, eta nabigaziorako aparatuak ezagutzeko aukera izango dute, baita bestelako berezitasunak aztertzeko aukera aproposa ere. Lehen itsasontzi museoa 2003an eskuratu zuen Itsas Gela elkartean Mater ontzia. Hegaluzeetarako arrantzaontzi tradizionala eraldatu eta 20005.urteaz geroztik museo gisa dago atonduta, “itsasontzi museoa mugikorra”, Espainiako Estatuko lehena eta oraingoz bakarra.

Bilduk, programa aurkezteko ekitaldia egin zuen ostiralean Doneztebe plazan. Dantzariak, bertsolariak eta musikariak izan ziren, hautagaiez gain, ekitaldia girotzen. Bestalde, hautagaiek, banan-banan aurkeztu zituzten herrirako datorren lau urteetarako dituzte proposamenak. Gizarte politikak Udalak eragile aktiboa izan behar du arlo honetan. Kontsumo taldeak sortzeko azpiegiturak eskaini. Jabari publikoko eremuen emakida administratiboak burutu. Baserrigintzarako egokiak diren herri lurrekin “lur bankua” egin. Balio erantsiko industria kualifikatuak erakartzeko baldintzak sortu. Oarsoaldea Garapen Agentziaren Plan Estrategia berritu. Oiartzungo komertzio txikien egoera larria gainditzeko neurriak aztertu eta bultzatu. Gizarte ongizatea Udal zerbitzuak indartu. Helduei zuzendutako zerbitzuak eta aisialdi eskaintzak egonkortu eta hobetu. Zerbitzuak gertu eduki nahi dituzten herriko zaharrenentzat, tipologia konpartituko pisu asistentzialak bultzatu. Gazte Izanak elkartearen egoitza egokitu. Gaixo psikikoen integrazioari begira, Arraztalo eta antzeko egitasmoak bultzatu. Etorkinekin batera, harrera protokolo bat eta neurriak adostu eta martxan jarri. Prebentzioan eragiten jarraitu. Emakumeen aurkako erasoen aurrean erantzun protokolo bat martxan jarri: telefono zenbaki bat, 24 orduko asistentzia, babes lekua… Lurralde antolaketa Azpiegitura erraldoiei aurrea egitea: errauste planta, LZPa (Donostialdeko Lurralde Zatikako Plana), plataforma logistikoa, bigarren saihesbidea… Herriaren eta eskualdearen etorkizuna zehazteko eztabaida prozesua zabaldu. Garapen orekatua lehenetsi. Etxebizitza Babestutako egitasmoak lehenetsi. Bereziki, alokairuzko etxebizitza sozialak. Herritarrek auzolanean garatutako proiektuak eta kooperatibak lagundu eta bultzatu. Etxebizitza hutsen [...]

Bihar, maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da batzarraldia eta 35 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. 1) Aurreko batzarraldietako aktaren onarpena. 2) Oiartzungo udalerriko bidaiarien herri barruko garraioa arautzeko Erregelamendua, behin betiko onarpena. 3) Udal Ikastola Partzuergoaren Estatutu aldaketa behin betikoz onartzeko proposamena. 4) 2008/07 auzian bertaratzeko akordioa berresteko proposamena. 5) Espediente zigortzaileetarako eta ondare erantzukizuneko Instruktore Eragilea izendatzea. 6) Ursoroetako etxolaren zesioa. 7) Lan arriskuen prebentziorako ordezkari berrien izendapena. 8 ) LIN-3 A eremuaren arauen aldaketa. Behin betiko onarpena. 9) UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako behin betiko onarpena. 10) Ergoien auzoko Tolare etxearen garapenean gauzatu beharreko zoru zesioak. 11) Ergioen auzoko Perutxene etxearen garapenean gauzatu beharreko zoru zesioak. 12) Inmobiliaria Nuri SArekin hitzarmena, Altzibarren aurretiazko okupazioa bideratzeko. 13) Construcciones Amenabar SA eta Landu Promozioak: Lanbarrengo eremutik kanpo geratzen den zoruaren zesioa. 14) 2010 urteko Kontu Orokorrak onartzeko proposamena. 15) Oarsoaldeako 2011ko Gestio Plana. 16) Altzibarko ALT-4 eremuko babespen ofizialeko etxebizitzei buruzko Etxebide-ren eskaera. 17) Altzibarko ALT-4 eremuko babespen ofizialeko etxebizitzen, garaje eta trastelekuen esleipenerako zozketarako oinarrriak. 18) Aurrekontuetako Kreditu Aldaketa onartzeko proposamena. 19) Gipuzkoako kontratazioen zentrala atxikitzeko proposamena. 20) Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena, Udal Ikastola Partzuergoaren eraikin berriaren inbertsio gastuetarako. 21) Oiartzungo taxilariekin ituna [...]

Urteko batzar nagusia egingo du bihar, Orereta Ikastolak Santa Klara kaleko egoitzan. Bi deialdi egin dituzte: bata 19:00etan eta bigarrena, 19.30ean. Gai zerrendan Heziketa kudeaketari eta kudeaketa ekonomikoari buruzko txostenak onartzea, eta LH eta ...

Allerru-Algeposak agur esan zien beren zaleei pasa den larunbatean. Izan ere, denboraldi honetan etxean jokatu duten azkeneko partida zen Bekoerrotakoa. Modu onean agurtu ziren jokalariak: irabazita. Burgosko Juventud del Circulo taldearen bisita jaso ...

Aurten 26.enez Shell Eco Marathon deitzen den lasterketa egingo dute Lausitzen (Alemania). Lasterketa horren helburua da auto batekin ahalik eta kilometro gehien egitea ahalik eta erregai gutxien gastatuz. Zenbat eta errendimendu handiagoa atera, hobeto. Hain zuzen, Errenteria ordezkatuta egongo da, Don Bosco institutuak parte hartuko baitu auto batekin. Institutuarekin batera, Tknika berrikuntza zentroak bultzatu du proiektua, eta Udalaren ere laguntza izan dute. Teknikariek eta pilotuek osatutako bost pertsonako taldetxoa datorren astean irtengo da Alemaniara bidean: Julen Antero, Alexander Garcia, Roberto Navarrete, Aitor Moro eta Odei Garzon. Autoa, berriz, bihar bertan dira eramatekoak. Azken hilabeteotan klase orduetatik kanpo autoan egon dira lanean Don Boscoko ikasle eta irakasleek osatutako talde bat. Zehazki, Iñaki Retegi, Zigor Belokik, Beñat Oiartzabal eta Josema Cuerdo izan dira parte hartu duten irakasleak. Iaz auto bera eraman zuten ere Lausitzera, eta 229 kilometro egitea lortu zuten litro bat erregai soilik erabilita. Orain, baina, hobekuntzak egin dizkiote ibilgailuari, eta aldaketa nabarmenena motorrak izan du. Izan ere, orain, etanol erregaia erabiliko du. Horrekin gutxienez, 500 kilometro egitea da helburua Retegi taldeko kideak azaldu duenez, nahiz eta azaldu duen marka 4.000 kilometrotan dagoela. Lasterketan, gainera, baldintza nagusi bat bete beharko dute: 30 kilometro orduko abiaduratik ez jaistea. Lehia, hilaren 24an Lasterketa [...]

Plaiaundi Parke Ekologikoko Txingudi ekoetxeak FONOMADen Atmosfera, inguratzen gaituen airea argazki erakusketa muntatu du. 35 panelez osaturiko erakusketa honek, atmosfera eta bertan gertatzen diren fenomeno atmosferikoak ezagutzera gonbidatzen gait...

Mikel Antxon Arrizabalaga (Errenteria-Orereta, 1955) PSE-EEko zinegotzi bakarra da laster bukatuko den legegintzaldian. Igandeko hauteskundeetan ordezkaritza handitzea espero du Agirrezabalagak. Zeintzuk izango dira Lezoko PSE-EEren hautagaitzaren lan ildoak? Egoera ekonomikoak arduratzen gaitu, batez ere. Udalek ez dituzte eskumen asko, baina lagundu dezakete. Lezon hainbat urtetan ez dute industriagunerik garatu, ez da zabaldu: berrienak hogei urte ditu. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak langabetuak kontratatzeko dituen programak aprobetxatu behar dira, baita ikastaroak ere. Zein beste esparru landuko dituzue? Etxebizitza arloan, hitzarmenak bultzatuko ditugu eta, horrela, Aralar kalean zuzkidurazko 50 apartamentu eraikitzea bultzatuko dugu. Kopuru ona da hori eta espero dugu legegintzaldi honetan hori betetzea. Eraikin horretako lokalean haurtzaindegia jarri behar da, orain dagoen lekutik atera behar dela esanez urte asko daramazkigulako. Bakea ere gure lan ildoetako bat izango da. Hurbil dago, baina denen ahalegina behar du, baita ezker abertzalearena ere. Hautagaitzaren aurkezpenean esan zenuen hezkuntza publikoa sustatu nahi duzuela, besteak beste. Bai. Zentzu horretan, Herri Eskolako jangela udara ondoren bukatuta egongo da eta hurrengo ikasturtean erabilgarria izango da. Herri Eskolaren beste arazoak konpondu behar dira. Guk, batez ere, egokitasuna bultzatuko dugu. Ikasle gehiago jaso nahi badituzte, eraikin eraberritu behar da nahi eta nahi ez. Gizarte Zerbitzuei dagokionez, Auñamendi kalean Udalak lokal bat egokitu zuen. [...]

ezker abertzaleak 2011 urteko aurrekontuari erreklamazioa aurkeztu dio

Udalak udalbatzarraren osoko bilkura deitu du biharko, ezohikoa eta legegintzaldi honetako azkena. 19:30etik aurrera bilduko dira hautetsiak Biltzar Areto Nagusian, gai zerrendan ageri diren sei gairen gainekoak erabakitzeko. Lezoko Udal langileen lan ...

Realeko lagunarteek edo peñek urteko topaketa ospatuko dute asteburu honetan Hondarribian eta Irunen, eta hainbat jatorritako 50 talde baino gehiago elkartuko dira etzitik eskualdean. Azken jardunaldiko partidaren ordutegiak antolatzaileen planak aldatu dituen arren, taldearekin egoteko «momentu garrantzisua» dela azaldu dute. Zaleek argi daukate helburua: «Getaferi irabaztera atera behar gara. Lehen Mailakoak gara eta denboraldia ondo bukatu nahi dugu». Bidasoko David Zurutuza Taldeak, Joseba Llorente Taldeak, Landetxako Realaren Lagunak eta Irungo Txuriurdinak lagunarteek antolatu dute Realeko Lagunarteen XII. Biltzarra, eta larunbatean Anoetan Getaferen kontra Realak jokatuko duen finala izan dute hizpide herenegun, ekimena aurkezteko egin zuten agerraldian. David Zurutuza Taldeko presidente Aritz Romero hondarribiarrak, asteburu berezia izango dela azaldu zuen. «Lanzarote, Tarragona, Andaluzia, Soria eta beste hainbat lekutako realzaleak hurbilduko dira. Realaren inguruan hiru egunetako jaia bertan bizitzea berezia izango da eta oraindik handiagoa izango da larunbatean irabazten badugu». Bestetik, Juan Mellado, Joseba Llorente Taldeko ordezkaria, baikor dago, “jaisteko aukera bakarra izanda ere, okerrena pentsatzen jartzen gara. Baina beste taldeak egoera okerragoan daude”. Giroa berotuz Partidaren ordutegiak, (larunbatean 22:00etan) hasierako programa aldatzera behartu ditu antolatzaileak. Larunbatean taldeak Donostiara joango dira Realarekin egoteko eta arratsaldeko egitaraua bertan behera utzi dute. Horrela, larunbatean bazkaria egingo dute Kofradian, eta ondoren Irunen Cien años de [...]

Parot doktrina ezarri zioten 2007an preso sanpedrotarrari; aurten 25 urte egingo ditu kartzelan. Jon kalera orain lelopean Jon Ander Urkizu presoaren lagunek eta senitartekoek elkarretaratzea deitu dute larunbata eguerdirako San Pedron. 12:00etan izango da elkarretaratzea, Dorrean. 1986. urteko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Aurten 25 urte egingo ditu preso sanpedrotarrak. Urte hauetan guztietan Espainiako estatuko hamika kartzela ezagutu ditu: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera eta lehengo astera arte, Alcazar de San Juanen izan da. Ostiralaz geroztik, ordea, ez da presoaren berririk. Lekualdatu behar dutela esan diete senideei, baina atzo ez zuten oraindik presoaren berririk. Bizi arteko zigorreren kontra Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten Jon Ander Urkizuri 2007an. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri zioten, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. 2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk. Parot Doktrina ezarrita, aldiz, 2.016 urteko irailaren 10era arte luzatu diote zigorra. «Jonen lagunak, bizilagunak eta senideak ditxosozko kondena honen aplikazio dakarren bizi osorako zigorra irmoki salatu nahi dugu. Espainiako [...]