
Bakarka arituko direnak: Beñat del Barco eta Ana Ayneto: Drewreir´a accords (XVI. gizaldikoa, anonimoa) Ane Encabo: Lágrima (F. Tarrega) Martin Sanchez: Preludio BWV 1007 (J.S. Bach) Andrea Nicolas: Xodo da baiana (D. Reis) Borja Nuñez: Danza bra...

Orain arte inoiz ikusi gabeko erakusketa zabaldu dute Hendaiako Abbadia gazteluan, Antoine eta Virginieren mahain inguruan goiburukoa. Gazteluko jaun eta emaztearen mahai zerbitzua ikusteko aukera paregabea da, Euskal Besten sortzailearen garaira jauzi egiteko gonbita. Hilaren 29a arte egunero zabalikzago: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara, eta asteburuetan 14:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako deitu (0033) 0559-20 04 51 zenbakira edo idatzi chateau-abbadia@hendaye.com helbidera.

Gurutze, Ergoien eta Karrika auzoetarako eskaintzen den taxi-bus zerbitzua hobetzeko hitzarmen berria egin dute Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak. Biharko udalbatzarrean onartuko dute. Besteak beste, urrutien dauden eta bestelako garraio publikorik ez duten hiru auzo horietan egokitutako ibilgailu batek eskainiko du zerbitzua hemendik aurrera. Gainera, orain arte egunean bost taxi-bus bidaia izaten ziren eta hemendik aurrera, zortzi izango dira. Xorrolaren egutegi bera izango du taxi-bus zerbitzuak, hitzarmenean zehaztu denez: astelehenetik ostiralera. Aldaketa handienetako bat taxi-bus zerbitzua aurrerantzean Legarren ere eskainiko dela da. Gurutzerako bidea Legarretik egingo du taxi-busak, honela, Legarreko arazoei konponbide integrala eman bitartean, bertako bizilagunen mugikortasuna hobetzeko alternatiba bat eskainiko da taxi-bus zerbitzuaren bidez. Taxi-bus zerbitzua, Xorrolarekin batera, herri barruko mugikortasuna garraio publikoaren bidez sustatzeko egitasmoa da. Udaletik gogorarazi dutenez, “mugikortasun iraunkorrarentzako garraio publikoa sustatzea ezinbestekoa da”. H3 linea Bide horretan, Ekialdebus martxan jartzerakoan Oiartzun eta Donostia A-8tik zuzenean lotzen zituen linea (H3) kendu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo erabiltzaileek sinadura bilketa egin zuten linea berriz martxan jartzeko eskatuz. Udala erabiltzaileekin bildu zen eta euren ezinegonaren berri eman zion Aldundiari, linea berriro jartzea aztertzeko eskatuz. Aldundiak gaia aztertzeko denbora eskatu zuen, datuak kontrastatzeko. Ekainaren 2an bi erakundeak berriro bilduko dira gaia lantzeko. Udalak erabiltzaile oiartzuarren mesederako izango [...]

Catelsako langileek bertan behera utzi dute greba, enpresaren zuzendaritzarekin akordioa lortu ondoren. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, akordio horrek, “multinazionalak darabilen kontratu prekarioen erabilera pairatzen zuten langileen egoeraren egonkortzea dakar”. Hala, “borrokak” bere fruituak eman dituela nabarmendu dute: “Multinazional boteretsua eta langileen aldarrikapenen kontra aritu diren sindikatuen jarrera ulertezina parean izan duten arren, langileen gehiengo zabalaren batasunak eta elkartasunak akordio hau ahalbideratu dute”. LABetik langileak zoriondu dituzte: “Borroka honek eredu izan behar duela deritzogu, eta krisi ekonomiko garaian ere, langileen eskubideen aldeko lanean, langile antolakuntza eta borroka tresna eraginkorrak direla erakusten du”.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Elkarrizketaren tartea. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan...