Sagardo Eguneko antolatzaileak batzarrera deitu dituzte jai horretako ondorioak ateratzeko. Datorren asteartean egingo dute, 20:00etan, Niessen elkartean.
Isurketa solidoen hiru gune ilegal atzeman ditu Behemendik Pasaian. Baserri inguruak zaintzen ditu Behemendik eta, salatu duenez, kontrolatu gabeko 104 gune zenbatu dituzte, Oarsoaldean, Donostialdean eta Bidasoan.
Pasaiako Udalak uztailerako antolatu dituen udaleku irekietan begirale gisa lan egin nahi dutenek bihar dute izena emateko azken eguna. Hautaketa probak, etzi egingo ditu Urtxintxak, Udal Euskaltegian, 18:00etan. Interesdunek 09:00etatik 14:00etara egi...
Apirilerako iragarri zuen Miguel Buenek lanen hasiera, eta Maiatzak oraindik hamabost egun egin ez dituenean abiatuko dira. Gaur hasiko dira San Pedron lonja berrirako lanak. Pasaia Eraikina eta Arrandegia 2 atonduko dituzte, ondoren lonjaren jarduera hara lekualdatu ahal izateko, eta arrandegi zaharraren eraiste lanei ekin ahal izateko jarduera eten gabe. Lanei ekin ahal izateko ingurua hesitu dute, autoek bertan aparkatu ez dezaten eta aurrefabrikatuak eta edukiontziak han jarri ahal izateko. Hiru hilabeteko iraupena Portuko iturriek jakinaraz dutenez, lanen lehen faseak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta 670.000 euroko aurrekontua. Lonjaren jarduera orain atonduko duten ingurura lekualdatuta, eraiste lanei ekingo diete. Arrandegia 2 eta Arrandegia 1 eraikinak botako dituzte lehenik eta horiek bukatuta hasiko dira lonja berria altxatzen eta ingurua urbanizatzen. Portu Agintaritzako iturrien arabera, hiru urte beharko dituzte orain hasiko dituzten lanak guztiz bukatzeko. Esan dutenez, 2014ko uda baino lehen amaituta egongo dira. Beharra eta argi ilunak Urteak dira lonjako erabiltzaileak lanak hasteko zain direla. Behin baino gehiagotan agertu dute kezka azken urte hauetan eraikinaren “egoera tamalgarriarengatik” kezkatuak. Urteetako itxaronaldiak, baina, bukatzear dela ematen du. Edonola ere, ez dira gutxi egitasmo honen gaineko argi ilunak. Lonjako erabiltzaileek arazo asko izan dituzte Portu Agintaritzarekin kudeaketaren baldintzak negoziatzerakoan, eta hainbat hilabetetan harremanak [...]
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan eman...
Kukai dantza konpainiak lan berria aurkeztu du: Karrikan. Sei dantzarik eta DJ batek osatutako kale ikuskizuna da, eta etzi aurkeztuko dute Leioan (Bizkaia) Umore Azokan. Herriko dantzazaleek, ordea, gertutik ezagutzeko aukera izango dute gaur bertan. Izan ere, entsegu publikoa emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean. Gonbidapena lortu beharko dute joan nahi dutenek dantza@kukai.info posta elektronikoan. Dantzaz gain, ahotsa eta musika bilduko dituen kale ikuskizuna izango da, eta hiru koreografiaz osatuta dago. Koreografia bakoitzak koreografo bana izan du: Damian Muñoz eta Virginia Garciaren Sorbatza, Iker Gomezen Aupa mutil eta Pantxika Telleriaren Fight for fandango. Hirurak koreografo garaikideak dira, baina euskal tradizioa oinarrian zeukaten dantza sortzeko enkargatu zieten dantza konpainiakoek. Sorbatza “oreka berrezarri nahi duten lau gizonen arteko errituala” bezala definitu dute sortzaileek: “Gerra sinbolo bat bakea eraikitzeko”. Aupa mutil-en mamia honakoa da, berriz, Iker Gomez egilearen arabera: “Nahiz eta nekatuta, lehertuta, akituta, joka, mareatuta… egon; beso, hanka eta bizkarra zizko eginda izan; eta birikak, aurkitu ezinda nabilen hitz bat garrasi egitez, erabat hustuta izan.. badakit harrotasun kontu bategatik zutik jarraituko dudala”. Fight for fandago, berriz, honela definitu du Pantxika Telleriak: “Fandangoaz, fandangoetaz, hitz egin nahi digu, edo hobeki erran, gogoetara bultzatu nahi gaitu gu herriko dantzariok”. Gaur eman dituzte ikuskizun berriaren [...]
Lezoko Udalak Hamaika Telebistarekin hitzarmena sinatu du. Horrela, Udalak ekarpen ekonomikoa egingo dio euskarazko telebista kateari eta Hamaikak Lezoko eta inguruko albisteen berri emango du. Iñaki Uria kateko zuzendari nagusiak adierazi duenez, or...
Etxebizitza eta enplegua hizpide izan dituzte gaur goizean popularrek, Irungo Pio XII. plazan egindako agerraldian. Juana Bengoecheak, Irungo alkategaiak azaldu duenaren arabera, Irungo bizilagunentzako beharrezkotzat jo du etxebizitza, eta ondorioz, a...
Atzo arratsean iritsi ziren bi preso ohiak herrira. Jende asko zeukaten zain. Senideentzako, lagunentzako eta ezagunentzako ez ezik, presoentzako eta iheslarientzako ere esan zituzten hitz batzuk.
Ironiaren poetika landuko dute bihar Ikust Alaia udal liburutegian 17:00etatik aurrera, Carlos Agustin Mintegian. Besteak beste, Les Luthiersen, Woody Allenen eta Joan Manuel Serrat eta Guillermina Mottaren zenbait lan aztertuko dituzte.
Lezoko PSE-EEko hatagai Mikel Antxon Arrizabalaga larrosak banatzen aritu da gaur arratsaldean Lezoko kaleetan zehar, beste hainbat hautagairekin batera. Megafoniadun furgoneta bat ere aritu da kaleak zeharkatzen.
Naturaldia jardunaldiak egiten ari dira egunotan GIpuzkoa osoan zehar, eta bihar, Errenteria-Oreretan egingo dute hitzaldietako bat. Hala, Kakalardoa, ninfak eta galtzeko arriskuan dauden gure basoetako espezieak izena duen solasaldia emango du Jon U...
Programa aurkeztu zuten atzo Errenteria-Oreretako PSE-EEko hautagaiek. Musika Plazan egin zuten aurkezpena, “programa kalean aurkeztu nahi dugulako”. Gainera, azken urteetan egin duten lanaren sinbolo gisa aurkeztu zuten plaza. Juan Carlos ...
Lanbide Heziketako lantokiko praktikak euskaraz egiteko hitzarmena sinatu dute gaur Oarsoaldea Garapen Agentziak, Don Bosco Zentroak eta eskualdeko zazpi enpresek: ABB Niessen, Papresa, Tecnalia, Lurauto, Easo Motor, Elster Iberconta eta Txingurak. Iaz...
Dantzari txiki eguna igandean egingo dute eta 500 haurrek hartuko dute parte
Hauteskunde kanpainaren zurrunbiloan erabat sartuta dago Iñigo Imaz (Errenteria-Orereta, 1976). Errenteriako Udalerako Aralarren zerrendaburua izateaz gain, Bidasoa-Oiartzun hautes barrutiko Batzar Nagusietako zerrendan lehena da. Aralarrek bai Errenteriako Udalean bai Batzar Nagusietan herritarren parte hartzeari berebiziko garrantzia emango diola jakinarazi du, eta Errenteriako Udala herritarrentzako “itxita” egon dela salatu du. Errenteriako Udalerako Aralarren zerrendaburua zara. Egin azken legegintzaldiaren balantzea. Aralarren ikuspegitik azken legegintzaldia aurrekoetan egin denaren eta egin ez denaren jarraipena izan da. Gure ustez argi gelditu da ez dagoela hiri proiekturik, ideia freskorik, eta agortuta dagoen gobernu baten ondorioak pairatzen ari da herria. Gu saiatu gara udal batzorde informatiboetan parte hartzen, eta proposamenak egin ditugu. Udal honen jarrera beti itxia izan da. Ez guk bakarrik, beste batzuek ere izan dute sentsatzio hori, hau da, Udalak ateak itxita dituela. Zeintzuk dira, beraz, Udalerako dituzuten lan ildoak? Parte hartzean oinarrituko dugu gure jarduna. Denok hitz egiten dugu herritarren parte hartzeaz, baina guk ideia zehatzak ditugu. Egun Udala kudeatzen duen hirukoteko kideek ere parte hartzearen alde daudela esango dute, baina gure proposamena da erabakari garrantzitsuenak galdeketa bidez hartzea. Horretarako prozesuak abian jarriko ditugu. Horren adibide zehatza Musika Plazarena da. Bertan egin diren berrikuntza guztiak ez dira egin bertan bizi direnen parte hartzearekin. Musika [...]
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak harategietan antolatutako euskarazko errezeta lehiaketan parte hartu duten errezeta guztiak eskuragarri daude www.oiartzun.org webguneko Euskara atalean edo Oarsoarrak webgunean: www.oarsoarrak.net/euskara/ekimenak/harate...
Etzidamu —larunbatean— Barakaldoko BECen (Bizkaia) 17.30ean egingo duten Euskal Herrian aldaketa sozial eta politikoaren aldeko ospakizunera joateko autobusa antolatu du Bilduk. Zerrendak honako tokiotan daude: Donibanen, Alkartetxean eta Iciar Tab...
EAJk Udal kontuen inguruan bere kezka adierazi du eta, “marketing kanpaina baten ostean, engainaturik ez bozkatzeko” eskatu die hiritarrei Xabier Iridoy-k, Irungo EAJko alkategaiak. Alderdiak Udal kontuen benetako egoera zein den azaltzen d...
Miriam Cano Puyk, Pasaiako Alkatetzarako Hamaikabaten (H1!) hautagaiak, herriko zenbait hauteskunde paneletan Bilduk Hamaikabaten hauteskunde kartelak estali dituela salatu du. Canok bere gaitzespena adierazi nahi du honelako ekintzen aurrean, eta R...