45 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den astean Ertzaintzak. Herrizaingo Sailaren arabera, Herbehereetako gidabaimen faltsua zuen, eta AP-8 autobidean atxiki zuten. Dokumentu faltsuak izatea eta bide segurtasunaren kontra egitea egozten diote.
Euskadiko Mountain Bikeko bi txapeldun daude Lezon: Allerru taldeko Lierni Lekuona kadeteetan nesketan, eta Urko Munduate masterretan (Ciclos Iñaki-Girizia taldekoa da). Herenegun, Bizkaiako Muskiz herrian jokatu zuten Euskadiko Mountain Bike Txapelketa, beste 122 txirrindularirekin batera. Gogorra eta luzea zen zirkuitua, baina lezoarrek oso maila ona erakutsi zuten. Antolaketa eta giroa ere paregabeak izan ziren. Hurrengo proba hilaren 28an jokatuko dute mendi txirrindulariek, Pasai San Pedron. Sailkapena Elite Aketza Peña. Patxi Cia. Aitor Hernandez. 23 urtez azpikoak Diego Latasa. Alvaro Olasolo. Mikelats Trespalacios. Neskak Olatz Odriozola. Ainhoa Eraña. Estibalitz Garcia. Kadeteak, neskak Lierni Lekuona. Maitane Perez. -. Haurrak Daniel Aristu. Igor Romero. Miguel Sanzol. Kadeteak Mathias Rekalde. Eneko Corrales. Iosu Diaz. Master 30 Urko Munduate. Jose Luis Iñorbe. Ibon Ortiz. Beteranoak Juan Alonso. Jesus Espada. Jose Antonio Mazaira.
Juan Carlos Merino alkatea “gehiegikeriaz” aritu izana salatzearekin batera gorako helegitea aurkeztu duela azaldu du ezker abertzaleak gaur egindako agerraldian. Santi Angulo zinegotziak salatu duenez, lau urte hauetan “argi gelditu da nahiz eta gehiengoak onartu bere aldeko ez diren akordioak ez dituela gauzatzen, eta lege eta eskubideen gainetik jokatzen duela bere interesen arabera”. Hala azken bi udal batzarretan gertatutakoak aipatu ditu Karlos Muruak. Apirilaren 15ean egindako udal bilkuran maiatzeko lehenengo astean Murias Center 4-ren gainean bilera egitea adostu zuen udal batzarrak. Data pasatu bada ere, bilera horren berririk ez dutela izan azaldu du Muruak “ez du udalbatzarrak hartutako erabakia bete eta gainera beste udalbatzarreko kideoi zor digun errespetuari muzin egin dio”, gaineratu du. Premiazko prozedura Azken ohiko udalbatzarrean, berriz, premiazko prozedura erabilita mozioa aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek “alkateak, baina, ez zuen onartu eztabaidatzea nahiz eta zinegotziok dugun eskubidea izan”. Horren aurrean gorako helegitea aurkeztu dutela jakinarazi du Muruak. Bertan alkateak hartutako erabakia indargabetzeko, eta aurkeztutako mozioa eztabaidatu ahal izateko bozketa egiteko eskatu du ezker abertzaleak. Angulok, gobernuan dauden beste alderdien jarrera ere salatu du “utzikeria edo komenientziagatik nahi duena egiten uzten diote alkateari bere gobernukideek”. Horren ondorioz udalaren funtzionamendu demokratikoa kolokan dagoela nabarmendu du zinegotzi abertzaleak. Muruak bere [...]
Hauteskunde kanpainek irudi bitxiak uzten dituzte. Hamaikabat alderdiko hainbat hautagaik (tartean Martin Beramendi Oarso Bidasoko zerrendaburua eta Jon Elizalde Hondarribiko alkategaia) arraunak hartu eta Bidasoa ibaian sartu ziren igandean . Arraunean, erdiko uharka zabala dela aldarrikatu zuten, «eta ez frentista. Erdiko ibilgua da herri hau eraikitzeko modu onena».
Julen Mendoza abokatua (Errenteria-Orereta, 1978) da Bilduren zerrendaburua Udalerako. Azken ordura arte ez zekiten aurkezten utziko zieten, baina “sekula galdu ez duten” ilusioarekin buru belarri sartuta daude kanpainan ezkerreko koalizio subiranistako kideak. Bihar arratsaldean ekitaldi nagusia egingo du Bilduk Niessen kulturgunean, 19:30etik aurrera. Mendozaz gain, zerrendako bigarren postuan dagoen Garazi Lopez Etxezarretak ere hartuko du hitza. Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere mintzatuko da, baita Martin Garitano Aldundirako hautagai nagusia ere. Zeintzuk izango dira Bilduren lan ildoak datorren lau urtetan? Bi izango dira. Lehenengoa, eta premiazkoena, Udalaren aurrekontuen saneamendua egitea. Krisi egoeran gaude eta Udalari eragin dio. Egoera horri aurre egiteko neurriak hartu behar ditugu. Bilduk aurrekontu horiek hartu, begiratu eta Udala saneamendu politika batean sartuko ditu. Lehenengo gauza gastu politikoa gutxitzea izango litzateke. Herritarrari eskatzen zaio krisi garaian esfortzua egin dezan, krisia gainditzeko, baina politikariek ez du esfortzu hori egiten. Gizarteak politika mespretxatzea eraman lezake horrek. Bestetik, hiria egin behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu hiri bizia egitea, herritarren parte hartzearekin. Programa mailakatu batekin, hiri hau biziberritu nahi dugu: bai hirigintzako jarduerak egin nahi ditugulako; bai ekimen kultural bitartez hiriko hainbat eremu berpiztu nahi ditugulako, baita jarduera ekonomikotik bultzada eman nahi diogulako ere. Azken horri garrantzia ematen diogu, enplegua sortu behar dugulako. [...]
Antxoko Kamio tabernak kontzertua antolatu du larunbaterako (hilak 14). 23:00etatik aurrera herriko Ok3nsai taldekoak igoko dira tabernako agertokira.
Emakume gazteak defentsa pertsonalean trebatzeko asmoz, ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ostiraletan izango dira saioak, barrutiko gimnasioan, 21:00etatik 22:00etara. 14 eta 18 urte arteko neskek eman dezakete izena. Ikastaroak 23 euroko p...
… Eta ostiraletan Jai! ekimenaren barruan, haurrentzako antzerkia izango da ostiralean (hilak 13) Patata tropikala taldearekin. Horrez gain, merienda eta puzgarriak izango dira, 17:00etatik aurrera, Arizabalo aurrean. Bixi-Bixi elkarteak hilero a...
Estanix Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai kalean dira gaur goizetik, azkeneko 25 urtean preso egon ondoren. Etxera bidean daude. Lopez atera da aurrena, 09:10ak aldera, Castelloko kartzelatik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Errandonea 10:40eta...
Conchita de la Riva UPyD alderdiaren Batzar Nagusietarako zerrendaburua eta Gorka Maneiro legebiltzarkidea Pasaian izan dira gaur. Jaizkibelen magalean egin nahi duten kanpo kaia “erokeria” dela esan dute, eta egitasmoaren kontrako alegazio...
Asteburuan jokatzekoak ziren Tecnun eta Oiartzun, baina partida atzeratu egin dute, eta ez dute hurrengo partidaren data zehaztu. Maila berean dagoen herriko Power Rangers taldeak, aldiz, partida jokatu eta galdu egin zuen Bilkoin Legorreta Eredu talde...
Herenegun ospatu zuten Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan 6 eta 12 urte arteko 130 haurrek hartu zuten parte. Lau dantza taldetako dantzariak ziren: Lezoko Murixka, Errenteria-Oreretako Ereintza, Irungo Meaka eta Iruñeko Amaiur. 11:00etan bildu ziren...
Saskilagunak saiatu zen, baina ez zuen lortu. Lauko finala jokatu zuen asteburuan eta ez zen finalera iritsi. Alde Zaharraren kontra 77-62 galdu zuten oiartzuarrek. Beiztinberrik eta Easo Berrik jokatu zuten beste partida, eta lehenengoek 69-79 irabazi...
Euskadiko Federazio Kopako lehenengo partida galdu dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. 0-1 irabazi zien asteburuan Athleticek. Lau talde ari dira kopa jokatzen —San Ignacio, Athletic, Gasteiz eta Oiartzun—. Oiartzuarrak laugarren postuan daud...
Udal politikari buruzko eztabaida izan zen atzo Errenteria Hiria Kulturgunean, hainbat taldek eta auzo elkartek antolatuta, eta Hitza herriari lelopean. Herriko alkategaiak izan ziren Niessenen, PSE-EEko ordezkaria izan ezik. Hasteko, hamar minutuz hit...
Kanpo kaia eta birgaitzea izan dituzte hizpide gaur goizean sozialistek, Trntxerpeko alkateordetzan egin duten agerraldian. Inguruko bizilaguntentzako behar-beharrezkotzat jo dute Pasaia birgaitzea, baina baita kanpo kaia eraikitzea ere. Agerraldian iz...
Ponpeian eta Herculanon egindako indusketei buruz hitz egingo du Maria Jose Noainek, bihar. Noain arkeologoa da, eta baita Oiasso museoko ekintzen arduraduna ere. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Reina aretoan (Xenpelar 2).
Musika Eskolako 1. Mailako ikasleek kontzertua emango dute larunbatean (hilak 14), kultur etxean. 4, 5, eta 6 urteko haurrek parte hartuko dute kontzertuan.
Kultura egitarauetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da. Oinarriak Udalaren webgunean eskura daitezke, www.pasaia.net helbidean, edota Kultura Sailean. Uztailaren 11n bukatuko da epea.