Hauteskunde kanpainian hizpide izango dituzten gai nagusiak aurkeztu ditu aste honetan Xabier Iridoy buru duen EAJren hautagaitzak. Jeltzaleak Udalean talde bezala lan egiteko konpromisoa agertu dute, eta hala azaldu ziren astelehenean eta asteazkenean komunikabideen aurrean, kanpainiako ildo nagusiak aurkezteko. Zubietako Parke Teknologikoaren aldeko apustua, langabeziaren kontrako borroka, eta lur gaineko tranbia, horiek dira jeltzaleen apustuetako batzuk. Trafikoa da Iridoyren ustez hiriak duen buruhauste larrienetakoa, “herritarrak ados jartzen dituen arazoa”. Alkategaiarentzat lur gaineko tranbiak hiriko trafikoa arintzen lagunduko luke, eta kutsadura murriztu; Azken Portu kiroldegitik abiatu eta Hondarribiko hondartzaraino iritsi beharko luke tranbiak bere ustez, “hiri erdigunetik igaroz”. Gainera, bidegorri sarea osatzea ezinbestekoa ikusten dute Irungo jeltzaleek. Hiriko bidegorri sarea “egin behar ez den urbanismoaren eredu” da Elena Etxegoienentzat, EAJko zerrendako hirigintzaz arduradunarentzat. Alde Zaharraren erabateko zaharberritzea bultzatuko dutela esan zuen Etxegoienek, eta zeregin horretarako zinegotzi ordezkari bat beharrezkoa dela uste du, alboan tekniko multzo bat izango lukeena. Gainera, trenbide eremuaren moldatzeko proiektua bultzatuko dutela ziurtatu du, baina “udaletxeko ekonomia sine-die hipotekatu gabe”.
Antzerkia Errenteria Hiria Kulturgunean
Bigarren hamarkada ere egin du Landarbasok, eta hori dagokion bezala ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte gaurtik hasi eta urte osora begira. Gaur, hain zuzen, Xenpelar Etxeko Landarbaso abesbatza, hogei urte erakusketa inauguratuko dute, arratsaldeko zazpietan. Gaur jardun dira hogei urte horien gainean Juan Carlos Merino alkatea, Jose Angel Rodriguez Errenteria Musikaleko presidentea eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzako zuzendaria. Merinok nabarmendu du hogei urte “emankor eta oparoak” izan direla, batik bat emanaldiei dagokienez. Hala, pixkanaka aitorpena jaso duela iritzi dio, bai Euskal Herri mailan eta baita nazioartean ere: “Txinatik Tolosara”. Rodriguezek berretsi du Landarbasorekin elkarlanean jarraituko dutela, eta edozein ekintza eta hitzarmenetarako prest dagoela Errenteria Musikal. 231 kontzertu, eta hamar nazioarteko sari Tolaretxipik hogei urte hauetako datuen berri eman du: “231 kontzertu, lau sari nazional, nazioarteko hamar sari, bost Grand Prix”, izan dira Musikasteren zenbakiak. Horrez gain, hamalau estreinaldi egin ditu (guztiak Musikasten), eta zazpi herrialdeetan eman ditu kontzertuak. Musikasten, hain zuzen, zortzi urtez jarraian egon dela Landarbaso gogorarazi du Tolaretxipik, eta Donostiako Musika Hamabostaldian, bost aldiz. Datuekin batera, prestatu dituzten ekintzak ere jakinarazi ditu. Gaur, hasiko dira erakusketaren inaugurazioarekin (maiatzaren 21a arte egongo da zabalik), eta horrekin batera, estreinaldiak nabarmendu ditu. Hiru izango dira denera: Alcaraz, Guerrero eta Miskinis. Horrez [...]
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia bertan behera utzi ondoren, Bilduren zerrendei botoa emateko aukera izango da hilaren 22an. Oarso Bidasoan zazpi zerrenda aurkeztu ditu koalizioak: sei udalerrietakoak (Pasaia, Errenteria-Orere...
Euskarazko ipuin kontaketa antolatu dute biharko, larunbaterako, Mediatekak eta Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak, ikasturteko azkenengoa izango dena.
Bi urtero ospatzen da Bretainian ontzi tradizionalen Mor Bihan topaketa eta aurten Euskal Herria izango da han ohorezko gonbidatua. Euskal espedizioa koordinatzen Albaola elkartea arituko da. Gaur aurkeztu dute ekimena, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, lagundu duten erakunde guztietako arduradunak bertan zirela. Eusko Jaurlaritzako turismo saileko Ana Izagirre eta Ernesto Murgiondo, Aldundiko Pilar Azurmendi, Oarsoaldeako eta Pasaiako alkateorde Ander Poza eta Maider Ziganda alkatea izan dira han, eta guztiek eskertu dute Albaolaren lana. Albaolaren izenean Xabier Agotek hitz egin du. Azaldu duenez, beraiekin batera itsas ondarearen eremuan lan egiten duten beste euskal elkarte batzuk joango dira Bretainiara. Zehazki Lapurdiko Branka, Hendaika eta Ur Joko, eta Baizkaitik, Lekeitioko Bateleroak eta Algortako Itsas Egurra Haizea. Guztira, 250 lagun inguru. 23 bat ontzi tradizional eramango dituzte Bretainiara, eta 180 marinel inguru ariko dira nabigatzen, tartean Pasaia Lezo Lizeoko hemezortzi ikasle. Topaketa hilaren 30ean hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da.
Gaur goizean EAJko zerrendako kideak eta hirugarren adinarekin lotura duten ordezkariak Kasino Zaharrean bildu dira alderdiaren ildo nagusiak aurkezteko. “Udalaren eguneroko lanean gizarte zerbitzuak guretzat ezinbesteko atalak dira. Azken lau ur...
Errenteriako Musika Taldeen Elkartea zorioneko dago, aurten hogei urte bete baititu. Hori dela eta, disko bat atera du elkartea osatzen duten hamalau elkarteekin: EMTEko 20. urtemuga. Aurtengorako ere beste ekitaldi bat antolatu dute, madalenetarako ko...
don bosco zentroak Proeikton Bosco lehiaketa antolatu du lehenengoz
Elkartearen estatutuak berritu behar ditu Itsastarrak Mendi Taldeak eta hori dela eta ezohiko batzar nagusi orokorra deitu du maiatzaren 24rako. Batzarra taldeak Trintxer jauregian duen egoitzan egingo dute, 19:00ean lehen deialdian eta 19:30ean biga...