
Sabot talde txekiarraren kontzertua antolatu du Antxoko Gazte Asanbladak etzirako. 19:00ean irekiko dute Gaztetxea, Axular Plazan, eta kontzertua 19:30ean hasiko da. Jazzcore doinuak eskainiko dituzte txekiarrek.

Hiru egunez film laburrei egin diete tartea Niessen Zinemetan, eta azken egunean, igandean, horietan onenak zeintzuk ziren aukeratu zuten. Hala, Ruben Ordieresen Viejos perdedores lanak irabazi zuen XVI. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako lehen saria, Javier Muñozen Ausencia-ren aurretik. Madrilen egindako filmak eraman du aurtengo saririk onena. 15 minutuko komedia horrek erretiratu nahi ez duen boxeolari baten gorabeherak kontatzen ditu. Errenterian bakarrik ez, beste hainbat lehiaketetan ere eraman ditu sariak, film onenarena, esaterako, Badajozen eta Torrelavegan (Espainia). Bigarren saridunak, berriz, alzheimerra jorratzen du, eta zehazki, gaixotasun hori daukan Pedrok Maria alabarekin eta Lena bilobarekin duen harremana. Bartzelonan egindako filma da, eta 12 minutu irauten ditu. Oarsoaldeko film labur onenaren saria, berriz, Mikel Gorrotxategiren Puri deitzen diote filmarentzat izan da. Purik surfa egiteko duen zaletasuna da film horren ardatza, eta hori egiteko edozer gauza egiteko prest dela kontatzen du, nahiz eta bidean hainbat zailtasun topatu. 2 minutu eta 12 segundo irauten du, eta hainbat sari ere eskuratu ditu. Saridunak 1. saria. Ruben Ordieresen Viejos perdedores. 1.000 euro eta diploma. 2. saria. Ausencia, Javier Muñozena. 600 euro eta diploma. Produkzio onenaren saria. Ainhoa Menendezen Fábrica de muñecas. 600 euro eta diploma. Oarsoaldeko film labur onena. Puri deitzen diote, Mikel Gorrotxategirena. 300 euro [...]

Azkeneko hiruhilekoko informazioa biltzen duen 49. Txinpart aldizkaria banatu dute Haurtzaro Ikastolan. Ikastolako maila guztietako ikasleen ekimenak jaso dituzte: Santa Ageda, Inauteriak, elkarrizketak, inkestak, argazkiak… Horien artean daude X...

14 eta 17 urte bitarteko gazteek hemezortzi toki dituzte aukeran, zazpi, 10 edota 15 egunetako egonaldietarako. Udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako, Pasaiako Uda...

Asteburuan 1000 lagun inguruk bisitatu zuten La Herrera Herrira Herri Batzordeak atondutako karpa Asteburuko ekimenen harira 1.000 atxikimendu gehiago lortu ditu La Herrera Herrira Herri Batzordeak. 8.000 atxikimendu lortzea dute helburu, eta guztira, 3.000 inguru bildu dituzte orain arte. Atxikimenduen zenbaketa publikoa egin nahi dute aurrerantzean, eta iragarri dutenez, alkateordetzan kokatu dute zenbatzailea, jendeak ikus dezan nola doan atxikimenduen bilketa.

San Marko Egunarekin batera izaten da San Markoko Igoera; alegia, apirilaren 25aren bueltan. Aurten, ordea, inoiz baino beranduago antolatu du EAT Errenteriako Atletismo Taldeak, Aste Santua dela medio. Hala, maiatzaren 1arekin igoko dira korrikalariak...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 19:00etan. Korrika dela eta, saio berezia egingo dute O...

Gazte Foruak antolatuta eta AEK-ren laguntzarekin, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien biltzea zen larunbat arratsaldeko helburua. Doneztebe plazan, 17:00etan jarrita zuten Korrika Kulturalaren barneko hitzordua. Azkenean, marka hau...

Santiagotarrak taldeko ur bizietako hiru arraunlari Bratislavan (Eslovakia) daude atzotik, irailean Munduko Slalom Txapelketa jasoko duen Cunovoko kanal artifizialean hamar egunez trebatzeko.

Isaac Fernandezek galego euskara hiztegia aurkeztuko du gaur Trintxerpeko alkateordetzan. Aurkezpena 19:00etan de eta herritar orori irekia da. Isaac Fernandez galegoko irakurlea da Irlandan, University College Cork izenekoan. Trintxerpeko Fato Cultura...

Ipuin kontaketa saioa izango da etzi, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30ean hasita, Pello Añorgak 2-3 urte arteko haurrei istorioak kontatuko dizkie. Udalak antolatu du saioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Gaurtik hasi eta datorren larunbata arte Errioxako XVI. Kultur Astea egingo dute herrian, Gipuzkoako Errioxako Etxeak antolatuta. Hala, aste osoan zehar Reina Aretoak Errioxarekin lotutako hainbat hitzaldi hartuko ditu 19:30etik aurrera guztiak. Gaur...

Lucio Hernando Albistegi izango da Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berria. Etzi (Hilak 14) aurkeztuko dute publikoki, Portu Agintaritzan. Aurkezpenean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola izango da, Miguel Buen eta L...

Final-laurdenak irabazi ondoren, finalerdietara pasatu dira Oiarpeko pilotariak, Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia). Etzi jokatuko dituzte, 20:30ean, euren partidak Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek Kadete Mailan, eta Aristimuñok eta Ander Imazek...

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza eraikitzeko lanak martxa onean doaz aurrera, Udaletik jakinarazi dutenez. Dagoeneko, lehengo fasea izango denaren hezurdura begi bistan dago ELI-6 eremuko lurretan (Haurtzaro Ikastolaren eta kanposantuaren artean, Sibeluts bidearen ondoan). Udaletik zehaztu dutenez, egoitzaren hormigoizko estruktura bukatuta dago jada. Kanpoko fatxadak ixteko igeltserotza lanak ere bukatu dituzte eta eraikin barruko lanekin hasi dira (igeltserotza lanak, instalazioak egitea…). Datorren ikasturterako prest Udaletik zehaztu dutenez, lanek aurreikusitako bidetik jarraitzen badute, Udal Ikastola Partzuergoko zenbait geletako haurrek 2011/2012 ikasturtea egoitza berrian hasi ahal izango dute. Bertara lekualdatzen lehendabizikoak gaur egun Zaharren Egoitzan dauden geletako haurrak izango dira: “Gisa honetan, eurentzako toki egokiagoa izateaz gain, Zaharren Egoitza handitzeko lanek ere aurrera egin dezakete behar bezala”. Udalak “inbertsio garrantzitsua” egin du azken urteetan Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza eraiki ahal izateko. Iaz 700.000 euro jaso zituzten egoitzaren lehenengo fasea egin ahal izateko eta aurten, aurrekontuetako beste 920.000 euro erreserbatu dituzte bigarren fasea garatzeko. Arau subsidiarioetan ere 0-3 hezkuntzarako herrian dagoen beharra aintzat hartu dutela gogorarazi dute Udaletik: “Beharra aintzat hartu dira eskola ekipamendurako lurrak erreserbatuta eta horregatik eraiki daiteke egoitza hau ELI-6ko lurretan”. Udal Ikastola Partzuergoak eskaera handia du eta orain arte bost toki ezberdinetan banatuta egoteak antolamendurako zailtasuna eta ezerosotasunak izan ditu [...]

Irungo Kontsumo Eraginkorraren Eskolak Etxeko hornidurak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) gaineko jardunaldia antolatu du hilaren 13rako, asteazkenerako. Oiasso erromatar museoko hitzaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Udaleku irekietan izena emateko epea larunbatean bukatuko da. Haurrek eta monitoreek Gazte Informazio Bulegoan apuntatu behar dute.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Errenteria-Orereta bisitatzen izan da gaur. Juan Carlos Merino alkatea lagun zuela herriko zenbait txoko ikusten ibili da goizean, tartean Torrekua edo Merkatuzar. Eguerdian, berriz, San Marko gotorlekura joatekoak ziren. Bisitaren ostean, agerraldia egin du pleno aretoan Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean aurrera eraman dituzten proiektuak gogorarazteko, eta etorkizunean egingo dituztenen berri emateko. Horien artean, topoko obrak gogorarazi ditu, eta jakinarazi du Eusko Jaurlaritza aztertzen ari dela Galtzaraborda eta Errenteria geltokiak lur azpira eramatea. Horrez gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta gazteek alokatzeko etxebizitzak egiteko asmoa dutela jakinarazi du. Hala, Udalarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu du Lopezek, “beti ere aurrekontuak uzten duen heinean”. Iritzia emateko “aukerarik ez” Oposizioak, bien bitartean, bisita “edukirik gabekoa” izan zela kritikatu du. Karlos Muruak (ezker abertzalea), Maite Peñak (EAJ), Jose Manuel Ferradasek (EB) eta Joxe Mari Burgosek (Hamaikabat) sinatutako idazkiaren arabera, bisita erabat hutsala izan da, eta PSE-EEren kanpainako ekitalditzat jo dute: “Bisita instituzionala instrumentalizatu dute Juan Carlos Merinoren irudia indartzeko”. Horrez gain, Lopez etorriko zela ostiralean jakin zutela eta Udaletik kanpoko pertsonek astebete lehenagotik zekitela salatu dute. Horrez gain, pleno aretoko agerralditik kanpo egindako ekitaldietan parte hartzera ez dituztela “formalki gonbidatu” jakinarazi dute oposizioko kideek: “Errenteriako udal taldeek ez dugu [...]