Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aupa gazte!

Maitane Linazasoro. Oreretako Gazte Mugimenduaren izenean. Oreretako gazte bat naiz. Jaio nintzenean, guztiak bezala, ez neukan naizenaren eta izan nahi dudanaren kontzientziarik. Baina orain, heltzen noan heinean, konturatu naiz nire bizitza guztia espetxean pasatu duzula, borrokan pasatu duzula. Jaio, eta herriko egoera zein zen ez nekien baina errealitatea da, momentu horietan, zu, beste hainbat euskal herritarren antzera, atxilotua eta inkomunikatua izan zinela, eta geroztik espetxe ezberdinak besterik ez dituzula ezagutu. Ez nuen ulertzen zer zen hori. Zure nahia, orain dakit, euskal herri libre eta aske bat zen, horregatik hasi zinen borrokan. Orduan, nik ez nekien zer zen hura, zergatik pasatzen zen. 3 urterekin ikastolan hasi nintzen, lagunak egin nituen, eta bizitza festa bat izango balitz bezala bizitzen nuen, zu, zuek non zaudeten kontziente izan gabe. Momentu horietan, ziur aski, kunda batean egongo zinen; edo agian itxialdi edo gose greba bat egiten: kide bat jipoitua izan zen, militante bat eraila, dispertsioa… ez nekien. Koxkortzen ari nintzela, zantzu txikitan bazen ere, euskal herriaren kontrako zapalkuntzaren zantzuak nabaritzen hasi nintzen. Nire lagunen senideak urruti eramaten zituzten; nire etxe ondoko leku batzuetan ezin nuen hitz egin, ez baitzidaten ulertzen; ostiraletan plazan jolasten nengoela, sirena urdinak ikusi, zarata askoren artean amatxok eskutik hartu eta korrika [...]

admin
Bidasoa
2011/04/28

Maitane Linazasoro. Oreretako Gazte Mugimenduaren izenean.

Oreretako gazte bat naiz. Jaio nintzenean, guztiak bezala, ez neukan naizenaren eta izan nahi dudanaren kontzientziarik. Baina orain, heltzen noan heinean, konturatu naiz nire bizitza guztia espetxean pasatu duzula, borrokan pasatu duzula. Jaio, eta herriko egoera zein zen ez nekien baina errealitatea da, momentu horietan, zu, beste hainbat euskal herritarren antzera, atxilotua eta inkomunikatua izan zinela, eta geroztik espetxe ezberdinak besterik ez dituzula ezagutu. Ez nuen ulertzen zer zen hori. Zure nahia, orain dakit, euskal herri libre eta aske bat zen, horregatik hasi zinen borrokan. Orduan, nik ez nekien zer zen hura, zergatik pasatzen zen.

3 urterekin ikastolan hasi nintzen, lagunak egin nituen, eta bizitza festa bat izango balitz bezala bizitzen nuen, zu, zuek non zaudeten kontziente izan gabe. Momentu horietan, ziur aski, kunda batean egongo zinen; edo agian itxialdi edo gose greba bat egiten: kide bat jipoitua izan zen, militante bat eraila, dispertsioa… ez nekien.

Koxkortzen ari nintzela, zantzu txikitan bazen ere, euskal herriaren kontrako zapalkuntzaren zantzuak nabaritzen hasi nintzen. Nire lagunen senideak urruti eramaten zituzten; nire etxe ondoko leku batzuetan ezin nuen hitz egin, ez baitzidaten ulertzen; ostiraletan plazan jolasten nengoela, sirena urdinak ikusi, zarata askoren artean amatxok eskutik hartu eta korrika denda edo taberna baten barruan sartzen ninduen.  Amari galdetu eta Euskal Herrian ginela esaten zidan; gerra antzeko batean, handia egiten nintzenean ulertuko nuela.

Eta amak arrazoi zuen, gutxinaka kontzientzia hartzen joan nintzen eta ikastolan, lanean, hasi nintzen. Ez ziren gauza gutxi egiten genituenak. Eta ez dizut gezurrik esango, kostatu zitzaigun, baina ulertu genuen zerbait nahi izanez gero, gure lanaz lor dezakegula, gure eskutan dagoela.
Denboratxo bat pasata, herrian ere lanean hasi nintzen. Zuen egoeraz benetan egin nintzen kontziente eta bakarrik utziko ez zintuztedala zin egin nion nire buruari, nahiz eta batzuetan bete ez dudan ustea dudan. Baina gauza da lanean jarraitzeko apustua egin nuela, eta horretan buru-belarri aritu nintzen: etxebizitza lortzeko eskubidearen alde, proiektu txikitzaileen kontra, euskararen normalizazioaren alde, gazteentzako aisialdi eredu berri baten bila, gaztetxean eta gazte asanbladetan parte hartuz, kontzertuak eta aisia eskaintza ezberdinak burutzen saiatuz, ikasle egunak antolatuz, gazte martxak eta topaguneak antolatuz eta parte hartzen, independentziaren alde, sozialismoaren alde, parekotasunaren alde… herrian mila borroka piztu genituen, eta noski, zuek ere present egon zarete guztietan.
Zoritxarrez, etsaiak gazteok egindako apustua ez zuen onartzen. Ez zuen onartu nahi herri honen etorkizuna errebeldea, kritikoa eta sortzailea zenik, eta hori moztea erabaki zuen. Herri ezberdinetako gazteak atxilotzen, inkomunikatzen, kasu gehienetan torturatzen eta espetxeratzen hasi zen. Oreretan ere duela hiru urte 11 gazte eraman zituzten eta momentu horretan herriko gazteriak benetan duen indarra adierazi eta kalera irten zen.
Orain, zu, zuek, oraindik ere bertan izan arren, zuengatik eta guregatik lanean jarraitzeko apustua egin dugu. Etorkizuna gure esku dagoelako borrokatzen jarraituko dugu.

Horregatik Oreretako gazte guztiei deialdia luzatzen diegu, biharko karteladan parte hartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.