Astelehenean zabalduko dute udalekuetan begirale izan nahi dutenentzako izen-emate epea

Pasaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako, eta horietan begirale gisa lan egin nahi dutenek astelehenetik aurrera eman beharko dute izena. Maiatzaren 12ra arteko epea dute. 18 urteak beteta izatea eta euskara menderatzea derrigorrezkoa ...

Pasaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako, eta horietan begirale gisa lan egin nahi dutenek astelehenetik aurrera eman beharko dute izena. Maiatzaren 12ra arteko epea dute. 18 urteak beteta izatea eta euskara menderatzea derrigorrezkoa da udalekuetan begirale izateko. Hautatze froga maiatzaren 13an izango da, Trintxerpeko Udal Euskaltegian, 18:00etan. Hautatuek oinarrizko ikastaro formatibo batetan parte hartu beharko dute. Ikastaroa ekainaren 3an, 4ean eta 5ean izango da. Nahitaezkoa da ikastaroan parte hartzea udaleku irekietan lan egin ahal izateko. Interesdunek jo dezatela astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61.ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- kokatuta dagoen Gazteria eta Kirol Departamentura  edota 943-004330 telefono zenbakira deituta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.