Magnetoterapia aparatuen iruzurraz ohartarazi dute
Telefono deia eta erakustaldia Kontsumo Bulegoak azaldu duenez, telefono bidez egiten dute bezeroarekin lehen harremana, eta Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak gomendatuko balu bezala saltzen dute magnetoterapia aparatua. Deia egin eta gero, lokal batean geratzen dira bezeroarekin, magnetoterapia gailua nola erabiltzen den erakusteko. Kontsumo Bulegotik ohartarazi dutenez, ordea, saltzen dabiltzan pertsonak ez dute halako tresneriarekin lan egiteko prestakuntzarik. “Magnetoterapiaren erabilgarritasuna medikuntza tratamendu bat bezala baloratu behar da, hortaz, gaixotasunean aditua den mediku batek teknika erakutsiko du, bere erabilera gainbegiratuko du eta gaixoari jarraipena egingo dio, tratamendua jarraitu edo bukatu behar den erabakitzeko”, zehaztu dute.
Ez erosteko gomendioa Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak “praktika komertzial engainagarritzat” jo du magnetoterapia gailuak etxez etxe saltzeko teknika eta ez erosteko gomendioa zabaldu du, gaixotasunean espezialista den mediku independente baten aholkuarekin ez bada, “azken horrek teknika azaldu, erabilpena gainbegiratu eta emaitzen jarraipena egin dezan”.