Lorategiak baino gehiago
San Markoko gotorlekuko lorategiek itxura berezia dute egunotan. Izan ere, Xpressionk Zirkuituraren ekimenez eta Errenteriako Udalaren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren babesarekin, gotorlekuko lorategietan eskulturak jarri dituzte. Alvaro Ledesma errenteriarrarenak, Jon Iñaki Ormazabal villabonarrarenak eta Balerdi bikotearenak dira eskultura horiek: Arte Lorategi Sarearen barruan, Errenteriako Arte Lorategia 2011 sortu dute.
Sortzaileen lanek hilaren 20tik atontzen dituzte San Markoko lorategiak. Inguruarekin talkarik egiten ez duten lanak dira, batzuk burdinezkoak, besteak koloretsuak, denak ikusleei pentsarazteko modukoak. Ez dute inor zer esan gabe utziko. Zarauzko Igerian Gaina parkean ere antzeko ekimena egin dute.
Erakusleihoetan ere
San Markon bezala, Errenteria-Oreretako dendetako erakusleihoetan artelanak jarriko dituzte ekainean zehar, Xpressionk-i eta Errenkoalderi esker. Koadroak izango dira herriko komertzioetan jarriko dituztenak, eta horiek aurkezteko epea maiatzaren 9an bukatuko da: jokin@xpressionk.net-era edo errenkoalde@errenkoalde.org-era bidali behar dira k