Hautes-mahaiak osatu dituzte
Maiatzaren 22ko udal eta Batzar Orokorretarako hauteskundeei begira mahaiak osatzeko zozketa egiteko ezohiko udalbatza ospatu zuten atzo, eta sistema informatikoa baliatu zuten horretarako. Irungo udalerria 42 hautes-sekzioetan banatzen da, eta horieta...
Maiatzaren 22ko udal eta Batzar Orokorretarako hauteskundeei begira mahaiak osatzeko zozketa egiteko ezohiko udalbatza ospatu zuten atzo, eta sistema informatikoa baliatu zuten horretarako. Irungo udalerria 42 hautes-sekzioetan banatzen da, eta horietan 72 mahai osatu dira, 20 hautes-eskoletan banatuta. Mahai bakoitzeko presidente bat, bi bokal eta 6 ordezko aukeratzen dira, bina postu bakoitzeko. Gainera, beste hiru ordezko aukeratu dituzte mahaiko, badaezpada. Datozen egunetan mahaia osatu behar dutenekin harremanetan jarriko da Udala.