Etxe gehiago eraiki aurretik Altzibarko saihesbidearen gaia jorratzeko eskatu du OBk
OiartzunBairen (OB) ustez, Altzibarko Olalde eremuan etxebizitza gehiago eraiki baino lehen, beste gai batzuk jorratu behar dira, tartean saihesbidearena: “Olaldeko etxeen gaia saldu nahi du Udalak, auzogune historikoa eta Agerrealde baino lehen, baina zonalde hori behar bezala garatzeko, inbertsio garrantzitsuak egin behar dira aurretik, irisgarritasuna bermatzeko; saihesbidea Agerrealde atzetik garatu eta biribilguneak egin saihesbidearen hasieran zein bukaeran egin, esaterako”. Egungo egoeran, etxebizitza berriekin batera etorriko den trafikoa ezingo luke jasan Altzibarrek, OBren iritziz: “Ezin da etxeez bakarrik hitz egin. Zerbitzuak eta beharrak aintzat hartu behar dira, eta hori ez dute egin”. OB ados dago, orokorrean, Altzibarri dagokion proiektuarekin, Altzibartik trafikoa ateratzen duelako, eta aparkalekuak, auzoarentzako eremu publikoak, plaza eta pilotalekua ere aurreikusten dituelako. Gainera, OBk gogorarazi duenez, proiektuak “jarduera ekonomiko gogaikarriak” ateratzen ditu auzotik eta horren alde dago. Baina proiektua aurrera eramateko modua kritikatu du: “Gobernu Taldeak proiektua teilatutik hasi du, beste behin. Bailararen bukaeran presio gehiago sortuko du proiektua horrela aurrera eramaten badu, eta oraindik ez dago trafikoaren arazoa konponduta. Ez dago konponduta Altzibarkoa, baina ezta Ugaldetxotik eta, are gehiago, Arraguatik datorren trafikoaren arazoa ere”. Bestalde, Udal Gobernu Taldea publizitatea egiten ari dela dio OBk, hauteskunde bezperan egonagatik: “2007an onartu zen Altzibarko proiektua eta ez dugu uste 2012ra arte [...]
OiartzunBairen (OB) ustez, Altzibarko Olalde eremuan etxebizitza gehiago eraiki baino lehen, beste gai batzuk jorratu behar dira, tartean saihesbidearena: “Olaldeko etxeen gaia saldu nahi du Udalak, auzogune historikoa eta Agerrealde baino lehen, baina zonalde hori behar bezala garatzeko, inbertsio garrantzitsuak egin behar dira aurretik, irisgarritasuna bermatzeko; saihesbidea Agerrealde atzetik garatu eta biribilguneak egin saihesbidearen hasieran zein bukaeran egin, esaterako”.
Egungo egoeran, etxebizitza berriekin batera etorriko den trafikoa ezingo luke jasan Altzibarrek, OBren iritziz: “Ezin da etxeez bakarrik hitz egin. Zerbitzuak eta beharrak aintzat hartu behar dira, eta hori ez dute egin”.
OB ados dago, orokorrean, Altzibarri dagokion proiektuarekin, Altzibartik trafikoa ateratzen duelako, eta aparkalekuak, auzoarentzako eremu publikoak, plaza eta pilotalekua ere aurreikusten dituelako. Gainera, OBk gogorarazi duenez, proiektuak “jarduera ekonomiko gogaikarriak” ateratzen ditu auzotik eta horren alde dago. Baina proiektua aurrera eramateko modua kritikatu du: “Gobernu Taldeak proiektua teilatutik hasi du, beste behin. Bailararen bukaeran presio gehiago sortuko du proiektua horrela aurrera eramaten badu, eta oraindik ez dago trafikoaren arazoa konponduta. Ez dago konponduta Altzibarkoa, baina ezta Ugaldetxotik eta, are gehiago, Arraguatik datorren trafikoaren arazoa ere”.
Bestalde, Udal Gobernu Taldea publizitatea egiten ari dela dio OBk, hauteskunde bezperan egonagatik: “2007an onartu zen Altzibarko proiektua eta ez dugu uste 2012ra arte garatzen hasiko direnik. Oraindik ez da ikusten eraikitzen hasteko intentziorik ere. Eurek atzeratu zuten proiektua eta orain arrakasta bezala saltzen ari dira”.
Gainera, Olaldeko proiektuaren kudeaketa txarra ere salatu du OBk: “Beharrezko da proiektu hori, noski, Oiartzunen etxebizitza beharra nabarmena baita. Halako proiektuak sustatu behar dira, inolako dudarik gabe. Baina behar bezala planteatu eta garatu behar da proiektua. Izan ere, jarduerei behar bezalako ordena ematen ez badiegu, konponbideak baino arazo gehiago sortzen gara”.
“Ezker abertzaleak eta EBk legea urratu omen dute San Markosen”
“San Markoseko Mankomunitatean egin diren auditoriek Ezker Batuko eta ezker abertzaleko kudeatzaileek lege urraketak egin zituztela irakurri ahal izan dugu hainbat medioetan”, salatu dute OiartzunBaitik. Atez atekoa defenditu nahi badute egin dezatela dio OBk, “baina egia esanez, ez engainatuz eta legea urratuz”. Izan ere, OBren iritziz, “zenbaitek ez du eskrupulorik kontratazioak gaizki egiteko eta erakundeak bere intereserako erabiltzeko garaian, eta egindakoaren erantzule diren neurrian herritarren aurrean beraien erantzukizunaz jabetu behar lukete”.
Pavel Viñas zinegotziak erantzun zion horri azken udalbatzarrean: “Auditorien arabera, San Markoseko urraketak aurretik zetozen, eta ezker abertzalearen eta EBren kudeaketa onargarritzat dute, baita egungoa (Juan Carlos Merino da presidentea) ere”.