Bukatu da Euskal Herriko Pala Txapelketa
Euskal Herriko VII. Pala Txapelketa Irekia bukatu da (Josetxo Gamioren omenezkoa). Aste Santua baino lehenagoko asteburuan jokatu zituzten finalak. Nesketan, Gazte Mailan, Goitia-Senperenak 25-24 irabazi zieten Indo-Beldarraini. Lehen Mailan, Agirre-Otegi bikoteak 14-25 galdu zuen Pierola-Argain bikotearen kontra. Mutiletan, berriz, hiru mailatan jokatu zituzten finalak. Hirugarren Mailan, 25-15 irabazi zuten Etxeberria-Gallastegik, Rekalde-Matxainen kontrako partida. Bigarren Mailan, Lazkano–Ruiz izan ziren irabazleak, Kerejeta-Gurrutxagari 25-18 irabazita. Lehen Mailan, azkenik, iazko irabazleek ezin izan zuten txapelaberriro jantzi, tanto bakarragatik. Antxordoki II–Telletxeak 24-25 galdu zuten Santesteban–Eizmendiren kontra. Giriziatik eskerrak eman dizkiete lehia antolatzen lagundu dieten guztiei.
Euskal Herriko VII. Pala Txapelketa Irekia bukatu da (Josetxo Gamioren omenezkoa). Aste Santua baino lehenagoko asteburuan jokatu zituzten finalak. Nesketan, Gazte Mailan, Goitia-Senperenak 25-24 irabazi zieten Indo-Beldarraini. Lehen Mailan, Agirre-Otegi bikoteak 14-25 galdu zuen Pierola-Argain bikotearen kontra.
Mutiletan, berriz, hiru mailatan jokatu zituzten finalak. Hirugarren Mailan, 25-15 irabazi zuten Etxeberria-Gallastegik, Rekalde-Matxainen kontrako partida. Bigarren Mailan, Lazkano–Ruiz izan ziren irabazleak, Kerejeta-Gurrutxagari 25-18 irabazita. Lehen Mailan, azkenik, iazko irabazleek ezin izan zuten txapelaberriro jantzi, tanto bakarragatik. Antxordoki II–Telletxeak 24-25 galdu zuten Santesteban–Eizmendiren kontra.
Giriziatik eskerrak eman dizkiete lehia antolatzen lagundu dieten guztiei.