Aldi baterako egonaldietan izena eman daiteke
Gipuzkoako Foru Aldundiak udan aldi baterako egoitza-egonaldietan eskariak jasotzeko epea ireki du. Uztaileko egonaldietan egon nahi izanez gero, maiatzaren 16a da izena emateko azken eguna; abuztukoetan interesatua egonez gero, maiatzaren 27a da azken...
Gipuzkoako Foru Aldundiak udan aldi baterako egoitza-egonaldietan eskariak jasotzeko epea ireki du. Uztaileko egonaldietan egon nahi izanez gero, maiatzaren 16a da izena emateko azken eguna; abuztukoetan interesatua egonez gero, maiatzaren 27a da azken eguna; eta iraileko egonaldietan parte hartzeko ekainaren 10a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, Lezoko Udaleko gizarte langilearekin hitzordua hartu behar da 943 52 10 94 zenbakira deituta