Ikasleek baserriko esnearen onurak ezagutu dituzte

Baserriko esnearen onurak jakinarazteko eta baserriko esnea sustatzeko kanpaina egin dute Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Udalak Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Elizalde Institutuan. Eskola Agenda 21en baitan, hiru eta 16 urt...

Baserriko esnearen onurak jakinarazteko eta baserriko esnea sustatzeko kanpaina egin dute Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Udalak Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Elizalde Institutuan.

Eskola Agenda 21en baitan, hiru eta 16 urte arteko herriko haur eta gaztetxo guztiekin saioak egin dituzte baserriko esnearen onurak zabaltzeko euren artean, tailer bidez.

Kanpainarekin bukatzeko, ikasle bakoitzak esne-poto bana jaso du, bi ikastetxeen arteko biribilgunean dagoen esne-makinan erabiltzeko. Oiartzungo esne-makinan, gainera, bertako baserri bateko esnea saltzen da: Ugaldetxoko Aranekoa.

Ikasleei azaldu diete baserriko esneak onurak dakartzala hainbat alorretan, hala nola, osasunarentzako, ingurumenarentzako, gizartearentzako eta paisaia kontserbatzeko: “Larre zabalean aske hazitako eta belarrez elikatutako behi osasuntsuen esneak minbiziak eta bihotzeko gaixotasunak saihesten laguntzen dutela baieztatzen dute hainbat ikerketak; baserritarren lan baldintzak hobetzen ditu makinako esnea kontsumitzeak eta lehen sektorea babesten da; gainera, esne potoak berrerabilita hondakin gutxiago sortzen dira eta abeltzaintzari esker, Euskal Herriko paisaia berdea eta bertako bereizgarri diren baserriak kontserbatzen laguntzen da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.