Berdindu egin dute futboleko taldeek

Erregional Preferente mailako herriko taldeek berdindu egin dute asteburuan. Beti Ona puntuen beharrean dago, eta bakarra lortu zuen Astigarraga Mundarroren kontra bina berdinduta. Puntu bat lortu arren, ez dio balio izan jaitsiera postuetatik urruntze...

Erregional Preferente mailako herriko taldeek berdindu egin dute asteburuan. Beti Ona puntuen beharrean dago, eta bakarra lortu zuen Astigarraga Mundarroren kontra bina berdinduta. Puntu bat lortu arren, ez dio balio izan jaitsiera postuetatik urruntzeko, eta liga amaitzeko bi jardunaldien faltan, puntu bakarrera dauka Lehenengo Erregionala. Datorren jardunaldian Ostadar hirugarren sailkatuaren etxean, lehia zaila, baina irabazi beharrekoa izango du Beti Onak.

Ezer jokoan ez duen Touringek, berriz, bana egin zuen etxean Santo Tomas lizeoaren kontra. Orain laugarren dago sailkapen nagusian, 48 punturekin. Datorren jardunaldian Dunboa Eguzki talde irundarra izango du aurrez aurre.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.