“Etorkinak eta gure hizkuntza nazionala, euskara” (Eneko Larretxe, Irungo Xirimiri Taldea)
“Gure herrian eskubide asko urratzen dituzte, besteak beste, euskaldunon hizkuntz eskubideak. Horrez gain, etorkinekin batera, kultura-hizkuntza-bizipen eta pentsaera ugari iritsi dira Euskal Herrirat azken hamarkadetan eta etorkin hauei gure hiz...
“Gure herrian eskubide asko urratzen dituzte, besteak beste, euskaldunon hizkuntz eskubideak.
Horrez gain, etorkinekin batera, kultura-hizkuntza-bizipen eta pentsaera ugari iritsi dira Euskal Herrirat azken hamarkadetan eta etorkin hauei gure hizkuntza eta, nolabait, gure kulturaren ateak zabaldu beharko dizkiegu.
Gure hizkuntza nazionala komunikazio eta kohesio hizkuntza dela eta etorkizunerat begira bide horretan sakondu nahi dela oinarritzat hartuta. Jende guztiak ezin du hizkuntza bat modu akademikoan ikasi; etorkin eta ez etorkin askok, ez dute dirurik, gastu horri aurre egiteko —gau eskola batean izena emateko 500 euro behar dituzte— edo denborarik egun jakin batean beti joateko. Alegia, euskaraz ikasteko metodologiak ez dira ondo egokitzen etorkin askoren egoerara.
Horrexegatik, Xirimiri Aparta Eskuararen Aldeko Taldearen arabera, etorkinei gure hizkuntza ikasteko bertze aukera bat, doan eta malgua, eskaini beharko diegu.
Ofizialtasuna! Bidasoan euskaraz! Euskal Herri euskalduna eraiki!
Gure lurraldean euskaraz! Zure eskubideak defendatu!”