
Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak (GIB) informatika ikasteko eta hobetzeko tailerrak antolatu ditu, heldu den hilabeterako, maiatza osorako. Ikastaroak hamabi ordukoak izanen dira, publiko guztiei irekiak, eta asteartetik ostiralera burutuko dira.

Bihar Legution (Araba) aulki mugikorreko Euskal Ligako 5. jardunaldia ospatuko da.

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hondarribiaren kontra jokatuko dute. Bihar izango da partida, 16:30ean, Ondartza futbol zelaian. Seigarrenak dira oiartzuarrak, 45 punturekin. Hondarribia hamahirugarrena da, 34rekin.

Joan den igandean, hilaren 10ean, IV. Saltoetako Liga Sozialeko bigarren lehiaketa ospatu zen Jaizubia Hipika elkartean.

1938. urtean herrian jaiotakoek (59ko kintoek) urteroko jaia egingo dute etzi. 11:30ean meza izango dute, Doneztebe parrokian. 15:00etan, bazkaria izango dute Gurutze Berrin. Interesa dutenek lehenbailehen eman behar dute izena.