Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak (GIB) informatika ikasteko eta hobetzeko tailerrak antolatu ditu, heldu den hilabeterako, maiatza osorako. Ikastaroak hamabi ordukoak izanen dira, publiko guztiei irekiak, eta asteartetik ostiralera burutuko dira.
Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak (GIB) informatika ikasteko eta hobetzeko tailerrak antolatu ditu, heldu den hilabeterako, maiatza osorako. Ikastaroak hamabi ordukoak izanen dira, publiko guztiei irekiak, eta asteartetik ostiralera burutuko dira.Bi talde osatuko dituzte, bat goizez eta beste bat arratsaldez. Goizekoaren ordutegia 09:00etatik 12:00etara izanen da, eta arratsaldekoarena 13:30etik 16:30era.
Argibide gehiagorako eta izena emateko interesdunak Gazte Informazio Bulegora hurbil daitezke (Portuko karrika, 15), edo GIB bulegoko telefonora hotsegin dezakete: 0559-20 41 41.