Udako aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea ireki dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak uda honetako aldi baterako egonaldia eskatzeko epea zabaldu du. Egoitza egonaldiak eskatzeko Lezoko Udaleko gizarte zerbitzuetako teknikariarekin hartu behar dute hitzordua, 943 52 10 94 telefono zenbakira deituta. Eskaerak eg...
Gipuzkoako Foru Aldundiak uda honetako aldi baterako egonaldia eskatzeko epea zabaldu du. Egoitza egonaldiak eskatzeko Lezoko Udaleko gizarte zerbitzuetako teknikariarekin hartu behar dute hitzordua, 943 52 10 94 telefono zenbakira deituta.
Eskaerak egiteko epeak jarri dituzte. Uztailean aldi bateko egonaldia egin nahi dutenek maiatzaren 16ra (astelehena) bitartean dute eskaera egiteko epea. Abuztukoek, berriz, maiatzaren 27ra arte (ostirala). Azkenik, irailean egin nahi dutenek ekainaren 10era arte eskatu dezakete.