Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sakabanaketaren aurpegia

Bi belaunaldi eta patu bakarra. Hori da Landare elkarteak apirila osoan zehar  hartuko duen sakabanaketaren gaineko argazki erakusketaren izenburua. Nekanek eta Maialenek jarri diote aurpegia sakabanaketari Etxerat elkarteak egindako argazkietan eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako erakusketan. Bi belaunaldi ezberdinetako  emakumeak izanik patu berak lotu ditu; izan ere, bien bikotekideak euskal presoak dira, eta  800 kilometro egin behar izaten dituzte Jaengo espetxeraino iritsi eta haiek besarkatu ahal izateko. Besarkadaren unea, baina, ez da beti izaten posible. Helmugara bidean, gasolindegiak, kilometroak, ordainlekuak, errepideetako hotel hotza pasatu beharko dituzte. Bidaia luzearen ostean, Maialen sartu da bikotekidea ikustera,  besarkatu ahalko du gaurkoan; Nekane, berriz, kanpoan gelditu da. Aurrez aurreko intimora sartu aurretik, ukimenezko miaketa egin nahi izan diote funtzionarioek, “gorputza ukitu nahi izan diote,  bere intimitatea lapurtu, eta uko egin dio”, azaldu dute erakusketaren antolatzaileek. Hortaz, bikotekidea ikusi gabe, bere laguna ukitu eta besarkatzeko duen bi orduko hitzordua egin gabe itzuli beharko du Euskal Herrira. Gaiaren gaineko gogoeta Nekane eta Maialenena  beste halako hamaika egoeren testigantza izatea bilatzen du:  “Izan ere astebururo astebururo beste hainbeste senide eta lagun abiatzen dira euren bikotekide, ama, semea, laguna ikusi eta besarkatu ahal izateko”, gaineratu dute. Erakusketaren bidez, sakabanaketa salatzearekin batera  “gaiaren gaineko gogoeta” eragin nahi dutela esan [...]

admin
Bidasoa
2011/04/14

Bi belaunaldi eta patu bakarra. Hori da Landare elkarteak apirila osoan zehar  hartuko duen sakabanaketaren gaineko argazki erakusketaren izenburua.

Nekanek eta Maialenek jarri diote aurpegia sakabanaketari Etxerat elkarteak egindako argazkietan eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako erakusketan. Bi belaunaldi ezberdinetako  emakumeak izanik patu berak lotu ditu; izan ere, bien bikotekideak euskal presoak dira, eta  800 kilometro egin behar izaten dituzte Jaengo espetxeraino iritsi eta haiek besarkatu ahal izateko.

Besarkadaren unea, baina, ez da beti izaten posible. Helmugara bidean, gasolindegiak, kilometroak, ordainlekuak, errepideetako hotel hotza pasatu beharko dituzte. Bidaia luzearen ostean, Maialen sartu da bikotekidea ikustera,  besarkatu ahalko du gaurkoan; Nekane, berriz, kanpoan gelditu da. Aurrez aurreko intimora sartu aurretik, ukimenezko miaketa egin nahi izan diote funtzionarioek, “gorputza ukitu nahi izan diote,  bere intimitatea lapurtu, eta uko egin dio”, azaldu dute erakusketaren antolatzaileek.

Hortaz, bikotekidea ikusi gabe, bere laguna ukitu eta besarkatzeko duen bi orduko hitzordua egin gabe itzuli beharko du Euskal Herrira.

Gaiaren gaineko gogoeta
Nekane eta Maialenena  beste halako hamaika egoeren testigantza izatea bilatzen du:  “Izan ere astebururo astebururo beste hainbeste senide eta lagun abiatzen dira euren bikotekide, ama, semea, laguna ikusi eta besarkatu ahal izateko”, gaineratu dute. Erakusketaren bidez, sakabanaketa salatzearekin batera  “gaiaren gaineko gogoeta” eragin nahi dutela esan dute.

Horretarako, Nekanek eta Maialenek egindako bidaietako batean ateratako argazkiekin batera, sakabanaketaren gaineko datuak bildu dituzte antolatzaileek erakusketan “sakabanaketak eragindako koste ekonomikoa eta pertsonala izugarria delako”. Hala, erakusketan bildutako datuen arabera, euskal presoen familia bakoitzak 1.223 kilometro egin behar ditu astean batez beste, eta 63.599 kilometro urtean. Horrez gain, familia bakoitzak 378 euro gastatzen ditu astero batez beste, eta 19.653 euro urtean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herrian 25 euskal preso daudela gogorarazi du, eta haietako bat, Jose Mari Mujika Jitxo, maiatzaren 1ean  askatuko dutela jakinarazi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.