Lucio Hernando: “Abiapuntuan gaude eta aurrera begiratu behar dugu”
Aro berri baten lehen ekitaldia izan da gaur goizean Portuan. Lucio Hernandok hartu dio lekukoa Miguel Bueni Portu Agintaritzako lehendakaritzan eta guztiaren lekuko, Herri Lan, Garraio eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola izan zen. Portu Agintaritzaren barruan nahiz kanpoan ezohiko irudiak jaso ahal izan dira. Gonbidatuz lepo izan zen erabilera anitzeko aretoa Hernandoren aurkezpena bitartean, eta kanpoan ezohiko segurtasun neurriak, Ertzaintzak ezarriak. Ekitaldiaren bukaeran, berriz, gosari oparoa. Miguel Buen izan da hitza hartzen lehena eta bi erronka nagusi ezarri dizkio Hernandori: «Portu berriaren eraikuntza lortzea eta, era berean, badiaren biziberritzea integrala aurrera eramatea». Erakundeekin nahiz eragileekin elkarlana zaindu dezala aholkatu dio Buenek Hernandori, «nahitaezkotzat» jo baitu, eta babesa eskaini dio gerora egin beharreko bidean. Kanpo kaiaren dimentsioa txikitu izana, gakoa «Frogatu du badakiela gauzak egiten eta ez duela erraz amore ematen». Iñaki Arriolaren hitzak dira, Buenen kudeaketa baloratzerakoan esandakoak, eta zehazki lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko sinatu zuten protokoloari erreferentzia eginez. Arriolak esan duenez, aipatu akordioak kanpo kaiaren eraikuntzarako oinarriak ezarri ditu. «Miguelek kargua uzten du proiektu berrirako oinarriak hitzartuta daudela jakinda», esan du. Kanpo kaiaren proiektua «Gipuzkoak aurrera egin dezan funtsezkoa» izango dela esan zuen Arriolak eta akordioa lortu izana Bueni zor zaiola esan du, kanpo [...]
Aro berri baten lehen ekitaldia izan da gaur goizean Portuan. Lucio Hernandok hartu dio lekukoa Miguel Bueni Portu Agintaritzako lehendakaritzan eta guztiaren lekuko, Herri Lan, Garraio eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola izan zen.
Portu Agintaritzaren barruan nahiz kanpoan ezohiko irudiak jaso ahal izan dira. Gonbidatuz lepo izan zen erabilera anitzeko aretoa Hernandoren aurkezpena bitartean, eta kanpoan ezohiko segurtasun neurriak, Ertzaintzak ezarriak. Ekitaldiaren bukaeran, berriz, gosari oparoa.
Miguel Buen izan da hitza hartzen lehena eta bi erronka nagusi ezarri dizkio Hernandori: «Portu berriaren eraikuntza lortzea eta, era berean, badiaren biziberritzea integrala aurrera eramatea».
Erakundeekin nahiz eragileekin elkarlana zaindu dezala aholkatu dio Buenek Hernandori, «nahitaezkotzat» jo baitu, eta babesa eskaini dio gerora egin beharreko bidean.
Kanpo kaiaren dimentsioa txikitu izana, gakoa
«Frogatu du badakiela gauzak egiten eta ez duela erraz amore ematen». Iñaki Arriolaren hitzak dira, Buenen kudeaketa baloratzerakoan esandakoak, eta zehazki lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko sinatu zuten protokoloari erreferentzia eginez.
Arriolak esan duenez, aipatu akordioak kanpo kaiaren eraikuntzarako oinarriak ezarri ditu. «Miguelek kargua uzten du proiektu berrirako oinarriak hitzartuta daudela jakinda», esan du. Kanpo kaiaren proiektua «Gipuzkoak aurrera egin dezan funtsezkoa» izango dela esan zuen Arriolak eta akordioa lortu izana Bueni zor zaiola esan du, kanpo kaiaren dimentsioa txikitzeko Buenek egin zuen proposamena izan delako, Arriolaren hitzetan, akordio lortzeko gakoa.
Enpresa gizona, irakasle eta sindikalista
Buenek egin antzera, Arriolak ere babes osoa eskaini dio Lucio Hernandori atzo hasitako bidean. «Erronka jarrita dago. Ez zara bakarrik egongo. Zorte on», opa zion. Lucio Herrerok sindikalgintzan, irakaskuntzan nahiz enpresan munduan duen eskarmentua nabarmendu du Arriolak, ondoren berari hitza emateko.
Hernandok esan duenez Madrilen hitzartutako dokumentua «giltzarri» izango da, «biziberritzea eta kanpo kaia ezinbestean lotzen dituelako». «Abiapuntuan gaude, eta aurrera begiratu behar dugu», esan duen. Buenek bidea erraztu diola esan du, eta konfiantza handiz agurtu zituen gonbidatuak: ”
Ez huts egiteko ohitura dut. Eskerrik asko. Zuen esanetara”