Martindozenea Irungo Gaztelekuak hainbat tailer prestatu ditu Pazko asterako, eta Santiagoko Deabruen eta Deabrutxoen laguntza izango dute antolakuntzarako. Izena eman nahi izanez gero gazteleku@irun.org helbidera mezu bat bidali behar da.
Hilaren 26an...
Martindozenea Irungo Gaztelekuak hainbat tailer prestatu ditu Pazko asterako, eta Santiagoko Deabruen eta Deabrutxoen laguntza izango dute antolakuntzarako. Izena eman nahi izanez gero
gazteleku@irun.org helbidera mezu bat bidali behar da.
Hilaren 26an, asteartean, Master Class Break tailerra egingo dute, Irun Break elkarteko kideen laguntzaz. Asteazkenean jokoen eguna izango da, bai elektronikoak (XBOX eta Play), baita mahai jolasak ere. Eta amaitzeko, ostegunean eta ostiralean argi beltz ikastaroa antolatuko dute, bi egunetan banatuta, eta erakustaldi batekin bukatuko dena.