Gazte Informazio Bulegoak webgune berria dauka
Igandean Gazte Informazioaren Europako Eguna izango da, eta bide batez, Errenteriako Gazte Informazioak webgune berria estreinatu du: “Kalitatezko informazioa eskainiko dugu osoa, eguneratua, praktiko eta erabiltzeko erraza”. Guztia, gazteb...
Igandean Gazte Informazioaren Europako Eguna izango da, eta bide batez, Errenteriako Gazte Informazioak webgune berria estreinatu du: “Kalitatezko informazioa eskainiko dugu osoa, eguneratua, praktiko eta erabiltzeko erraza”. Guztia, gaztebulegoa.errenteria.net webgunean aurki daiteke.
Horrez gain, informazio osagarria behar badu norbaitek gazteria@errenteria.net helbide elektronikoa erabil dezake.
Webgune berrian gaika sailkatutako informazioa aurkituko dute erabiltzaileek: zerbitzuak eta herriko ekipamenduak, nazioarteko txartela eta bestelakoak, lehiaketak, elkartegintza, boluntariotza eta lankidetza, Europa; diru laguntzak eta bekak, osasuna, lana, prestakuntza eta ikastaroak, etxebizitza eta emantzipazioa. Horrez gain, Belabaratz Udal Aterpetxeari buruzko informazio zehatz jaso daiteke.
Gazteak euren intereskoa den informazioa jasotzeko aukera izango dute webgunean, asteko berriak, gazte agenda eta gazteen aldizkari elektronikoa aurkituko baitituzte bertan.
Facebooken ere gazte informazioaren lagun egiteko aukera dago.
Aurrez aurre ere jaso ahal izango da informazioa, gazte informazioaren bulegoan, Merkatuzarren. Astelehenetik ostiralera dago zabalik.