Abesti herrikoiak kantatuko dituzte bihar, Lesoinuren harira
Azkeneko txanpan sartu da Lesoinu, Lezoko musika aste pedagogikoa. Bihar arratsaldean, doinu herrikoiek hartuko dituzte Lezoko kaleak. Horrela, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren laguntzarekin, herritarrek doinu herrikoiak abestuko dituzte. Ekitald...
Azkeneko txanpan sartu da Lesoinu, Lezoko musika aste pedagogikoa. Bihar arratsaldean, doinu herrikoiek hartuko dituzte Lezoko kaleak.
Horrela, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren laguntzarekin, herritarrek doinu herrikoiak abestuko dituzte. Ekitaldia Gurutze Santuaren plazan izango da, 19:30etik aurrera. Euria eginez gero, baina, Saldise plazan abestuko dute.
Aurten bigarren aldiz egingo dute musika bandak lagundutako kantu jira. Iazkoak arrakasta izan zuelako erabaki dute berriro ere antolatzea.
Musikoterapia, maiatzean
Aste pedagogikoa bera gaur arratsaldean bukatuko bada ere, Lesoinuren barruan musikoterapia saioak egingo dituzte maiatzaren 5ean eta 19an.
Marta Bocos musika irakasle eta psikologoa izango da eskola horiek emateko arduraduna.