
Korrika 17. Biriatu, Pausu eta Hendaiako argazkiak

Eskaera bideratzeko proposamena aurkeztu du Udalean, II. Errepublikaren egunarekin bat eginez. 80 urte dira Espainian II. Errepublika aldarrikatu zela. Urteurrenaren harira 36ko gerran izan zen estatu kolpearen ondoren kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza publikoa egiteko eta beren zilegitasuna aldarrikatzeko eskatu dio EBk Udalari. Proposamena helarazi du Udalera, gaurko egunez onar dezaten eskatuz. Herrian oroigarria jartzeko eskatu du EBk, orduko zinegotzien izen-abizenekin. Oroigarria jartzeko ekitaldira zinegotzi haien senideak gonbidatu nahi ditu , beti ere, Udalari horiek bilatzeko tartea eskainiz. Orduko zinegotziei «aitortza publikoa zor» zaiela iritzi dio EBk, «herri borondatearen ordezkariak izatea izan zelako haien delitu bakarra». Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi Zientzi elkartearekin elkarlanean, Gipuzkoko udaletxeetan kargutik kendu zituzten zinegotzien izen-abizenak. garaiko epaiak eta beste biltzen dituen liburua eman du argitara.

Astelehenean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako bisitaren harira, oposizioak “edukirik gabekoa” izan zela salatu zuen. Lopezekin batera izan zen Juan Carlos Merino alkatea bisitan, eta orain oposizioari erantzun dio hori esatea “astakeria eta errespetu falta” dela. Herria bisitatzeko interesa Lopezek berak zeukala adierazi du Merinok “herriko agente ekonomikoekin biltzeko”. Hala, bisitaren ostean bilkura egin zutela azaldu du herriko enpresa garrantzitsuetako gerenteekin, bi bankuetako zuzendariekin, Errenkoaldeko presidente eta presidenteordearekin eta Oarsoaldea garapen agentziako gerentearekin. Parte hartzaileek bisita positibo, interesgarri eta egokitzat jo zutela adierazi du. Oposizioko kideek, horrez gain, lehendakariarekin egoteko eta euren iritzia emateko aukerarik ez zutela eduki kritikatu zuten, eta bisitaren berri berandu jaso zutela. Merinok esan du aukera izan zutela Lopezekin biltzeko pleno aretoan “aurreskuaren ostean denbora bat erreserbatu baitzen”. Bisitarena berriz, Lehendakaritzak hura baieztatu eta hurrengo egunean jakinarazi zitzaiela adierazi du, eta astelehena baino hiru egun lehenago. Azkenik, lehendakariaren bisita instituzionalak normaltzat jo ditu Merinok. “Duela gutxi Tolosan izan zen, alkatea EAJkoa duena, eta inori ez zitzaion bururatu esatea bisita hura ‘edukirik gabekoa’ izan zela”, gaineratu du. Lehendakariak herria bisitatzea “harro” egoteko modukoa dela esan du Merinok. “Egia da inbertsioen zati bat aurreko Eusko Jaurlaritzarekin egin zirela, baina baita aurreko lehendakariak ez zuela hamar urtetan Errenteria [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Gonbidatuak: Jabi Elizasu Euskara zinegotzia eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria. 11:30ean: Metaziyan bila atala,...