Korrika 17. Irungo egitaraua.

Hilak 9, larunbata. 18:30ean, Korrika 17 festaren barnean, bertso poteoa Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin Mosku inguruan. Ondoren, kontzertua Zura taldearekin, Kabigorrin. Antolatzaileak: Sunbilla, Hazia, Kabigorri eta Korrika 17 B...

  • Hilak 9, larunbata. 18:30ean, Korrika 17 festaren barnean, bertso poteoa Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin Mosku inguruan. Ondoren, kontzertua Zura taldearekin, Kabigorrin. Antolatzaileak: Sunbilla, Hazia, Kabigorri eta Korrika 17 Batzordea.
  • Hilak 14, osteguna. Korrika Txikia, 10:30etik 12:00etara. Hasiera, Gurutze Gorrian, Kolon ibilbidea zeharkatu ondoren, Zabaltza plazan amaituko da.
  • Hilak 16, larunbata, 20:30ean. Hitzaldi musikatua eta Korrika afaria. Andoni Tolosa Morau-ren Euskal kantagintza berriaren historia laburra 1962-1992 hitzaldi kontzertua EKTn (Euskal Kultur Taldearen egoitzan). Ondoren afaria. Txartelek 18 euro balio dute. Izena AEK-n (943 65 88 34 zenbakian) edo EKTn eman behar da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.