Oiartzungo Korrikako egitaraua
Gaur, hilak 7, 19:00etan. Korrika dokumentala, udaletxeko pleno aretoan. Oiartzun Irratiak, bestalde, Trebiñutik 17. Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du. Bihar, hilak 8, 15:00etatik 16:30era. Korrika Txiki Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko, txokolate jatea izango da parte hartzaile guztientzat, herriko plazan. Etzi, hilak 9. Egun guztian zehar, Korrika Tonbola. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain, saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan. Txartelek euro bat balio dute eta sariak honakoak izango dira: Zuberoan bi pertsonentzako bazkaria; plaza inburuko tabernetan edariak eta jatekoak; Intxixun eta Arizpen bi pertsonentzako bazkariak; Luberrirako eta Arditurrirako 20 sarrera; Txuri Udrinerako 50 sarrera bikoitz; aldizkariak; CDak; termetetarako 10 sarrera; Kirikoketan erabateko aldaketa; litxarkeria poltsak; Adatsen doako sesioa; erosketetarako bonoak; sari sorpresak… 12:30etik aurrera, Lartaun Abesbatzaren eskutik, Kantu Kantari emanaldia, herriko plazatik. 17:00etatik aurrera, herriko plazan, marka goxoa hautsiko dute, Gazte Foruaren eskutik. Haurrak, helduak eta gazteak deitu dituzte taloak egitera. 19:00etan, Korrika Gaztea izango da, Elizaldeko kaleetan zehar. Bukatzeko, parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean. Gauean zehar, Kataxulo Gaztetxiak antolatutako kontzertuak, Kataxulon Gaztetxian. Hilak 12, asteartea. Oiartzun Irratiak, 17. Korrikari buruzko irratsaioa egingo du, herriko plazatik. 17:00etan, haurrentzako jolasak plazan, Abaraxkaren eskutik. 19:00etan, Herri Musikaren Txokoko dultzaineroak, plazan. 20:00etan, Edurne Agirrezabalaren antzezlana, udaletxeko areto [...]
- Gaur, hilak 7, 19:00etan. Korrika dokumentala, udaletxeko pleno aretoan. Oiartzun Irratiak, bestalde, Trebiñutik 17. Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du.
- Bihar, hilak 8, 15:00etatik 16:30era. Korrika Txiki Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko, txokolate jatea izango da parte hartzaile guztientzat, herriko plazan.
- Etzi, hilak 9. Egun guztian zehar, Korrika Tonbola. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain, saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan. Txartelek euro bat balio dute eta sariak honakoak izango dira: Zuberoan bi pertsonentzako bazkaria; plaza inburuko tabernetan edariak eta jatekoak; Intxixun eta Arizpen bi pertsonentzako bazkariak; Luberrirako eta Arditurrirako 20 sarrera; Txuri Udrinerako 50 sarrera bikoitz; aldizkariak; CDak; termetetarako 10 sarrera; Kirikoketan erabateko aldaketa; litxarkeria poltsak; Adatsen doako sesioa; erosketetarako bonoak; sari sorpresak… 12:30etik aurrera, Lartaun Abesbatzaren eskutik, Kantu Kantari emanaldia, herriko plazatik. 17:00etatik aurrera, herriko plazan, marka goxoa hautsiko dute, Gazte Foruaren eskutik. Haurrak, helduak eta gazteak deitu dituzte taloak egitera. 19:00etan, Korrika Gaztea izango da, Elizaldeko kaleetan zehar. Bukatzeko, parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean. Gauean zehar, Kataxulo Gaztetxiak antolatutako kontzertuak, Kataxulon Gaztetxian.
- Hilak 12, asteartea. Oiartzun Irratiak, 17. Korrikari buruzko irratsaioa egingo du, herriko plazatik. 17:00etan, haurrentzako jolasak plazan, Abaraxkaren eskutik. 19:00etan, Herri Musikaren Txokoko dultzaineroak, plazan. 20:00etan, Edurne Agirrezabalaren antzezlana, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, lanean aritu direnentzako afaria Gizirian. Goizaldeko 00:40etik aurrera, 17. Korrika, herriko kaleetan. Herritarrek Korrika non doan jakiteko suziriak botako dituzte. Aldeguna elkarteak Korrika herritik bigarren aldiz pasatu bitartean, Arraguako frontoian, gosaria eskainiko die herritar eta kanpotar guztiei.
- Hilak 14, osteguna, 19:00etan. Palestinari buruzko hitzaldia bibliotekan, Komite Internazionalisten eskutik.
- Hilak 16, larunbata, 18:30ean. Herri Musika Txokoaren eskutik, Urmuli boskote georgiarraren eta Mugarik ez talde euskaldunaren emanaldia, Udaberriko Kontzertuaren barnean, Ergoiengo Auzokalte elkartean.
- Hilak 17, igandea. 17. Korrikaren amaiera jaia, Donostian. Denok Donostiara!
- Oiartzun Irratia. Oiartzun Irratiak Korrikak irauten duen bitartean zuzeneko konexioak egingo ditu.

