Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzuar gehienak ondo moldatu dira atez atekora

Udalak eskatuta Aztiker Ikerguneak egindako inkestaren emaitzaren arabera, “hamar oiartzuarretatik ia zortzi (%77,1), ongi edo oso ongi moldatu dira atez ateko bilketara”. Atez atekoa martxan jarri eta zortzi hilabetera inkesta egitea erabaki zuen Udalak, herritarren asebetetze maila ezagutzeko. Urtarrilaren 28tik otsailaren 11ra egin zituen galdeketak Aztikerrek. Oiartzungo 504 etxeetarako deitu zuten telefonoz, zoriz aukeratuta, eta inkestatu guztiei galdera sorta bera egin zieten: nola moldatu diren, ordutegiaz, egutegiaz, hobetzeko proposamenak… 15 urtetik gorakoak izan dira elkarrizketatuak, eta sexu eta adinaren araberako oreka ziurtatu du Aztikerrek. Aztikerren arabera, %95,5 konfiantza maila du inkestak: “Edozein azterketa soziologikori eskatzen zaion ziurtasun maila. Egin den azterketa soziologikoan erabilitako laginarekin, Oiartzungo unibertsoaren argazki fidela lortu da”. Datu nagusienak Inkestatik ondoriozta daitekeenez, oiartzuarren %77,1 ongi edo oso ongi moldatu da atez ateko bilketara. %12,3k erdipurdi moldatu dela adierazi du eta %10,5k gaizki edo oso gaizki. Hala, sistemaren alde dago oiartzuarren %71,4 eta kontra 22,9. Bestalde, banatu den informazioaren kalitatea ona edo oso ona dela diote herritarren %73,3k; erdipurdikoa %20,1k eta txarra edo oso txarra %5,6k. Moldatu eta herrian lortu dituen emaitzak ikusita, ahaleginak merezi izan duela uste du herritarren %79,3k. Datuak onak direla, baina eskatzen duen ahalegina gehiegizkoa dela eta, beraz, ez duela merezi, diote %4,6k. Gainera, [...]

admin
Bidasoa
2011/04/07

Udalak eskatuta Aztiker Ikerguneak egindako inkestaren emaitzaren arabera, “hamar oiartzuarretatik ia zortzi (%77,1), ongi edo oso ongi moldatu dira atez ateko bilketara”.

Atez atekoa martxan jarri eta zortzi hilabetera inkesta egitea erabaki zuen Udalak, herritarren asebetetze maila ezagutzeko. Urtarrilaren 28tik otsailaren 11ra egin zituen galdeketak Aztikerrek. Oiartzungo 504 etxeetarako deitu zuten telefonoz, zoriz aukeratuta, eta inkestatu guztiei galdera sorta bera egin zieten: nola moldatu diren, ordutegiaz, egutegiaz, hobetzeko proposamenak…

15 urtetik gorakoak izan dira elkarrizketatuak, eta sexu eta adinaren araberako oreka ziurtatu du Aztikerrek. Aztikerren arabera, %95,5 konfiantza maila du inkestak: “Edozein azterketa soziologikori eskatzen zaion ziurtasun maila. Egin den azterketa soziologikoan erabilitako laginarekin, Oiartzungo unibertsoaren argazki fidela lortu da”.

Datu nagusienak
Inkestatik ondoriozta daitekeenez, oiartzuarren %77,1 ongi edo oso ongi moldatu da atez ateko bilketara. %12,3k erdipurdi moldatu dela adierazi du eta %10,5k gaizki edo oso gaizki. Hala, sistemaren alde dago oiartzuarren %71,4 eta kontra 22,9.

Bestalde, banatu den informazioaren kalitatea ona edo oso ona dela diote herritarren %73,3k; erdipurdikoa %20,1k eta txarra edo oso txarra %5,6k.

Moldatu eta herrian lortu dituen emaitzak ikusita, ahaleginak merezi izan duela uste du herritarren %79,3k. Datuak onak direla, baina eskatzen duen ahalegina gehiegizkoa dela eta, beraz, ez duela merezi, diote %4,6k.

Gainera, herritarrek kale garbitasunarekin gustura daude: %76,5en ustez kaleko garbitasuna ona edo oso ona da. Erdipurdikoa %18,5arentzat eta txarra edo oso txarra %5aren iritziz.

Herritarrei eskerrak
Udalak, beste behin, eskerrak eman dizkie oiartzuarrei, “elkarlanean lortu ditugun emaitza onengatik». Era berean, inkesta erantzuteagatik ere eskerrak eman dizkie Udalak herritarrei: «Eskertzekoa da erakutsi duten prestutasuna eta jarrera ona, horrek lana erraztu baitu”.

Udaletik gogorarazi dute, inkesta oso baliagarria da Udalarentzat: “Emaitzak jasotzeaz gain, datuak interpretatzeko aukera ematen baitu. Hartara, herritarren beharrak identifikatzeko eta hauek hobetzeko aukera izango dugu. Izan ere, sistema fintzea ezinbestekoa da denak egoki funtzionatu dezan”.

Datozen egunetan, “datu esanguratsuenekin” diptikoa banatuko du Udalak etxez etxe, herritarrek ere emaitzen berri izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.