Lonja, zalantzek belztutako ilusioa
Mesfidantza eta kezka. Ziurrenik horiek dira atzo Lonjako Batzordeak antolatutako mahai ingurura bildu zirenek gehien adierazi zituzten sentsazioak. San Pedroko lonja berria eraikitzeko lanak aurki abiatuko dira, baina asko dira proiektuaren inguruan azaleratu diren argi-ilunak. Horiek argitze aldera, solasaldia izan zen Udal Aretoan. Lau hizlarik parte hartu zuten: Portu Agintaritzaren izenean azpiegituretako ingeniarien buru David Candelariok; Udalaren izenean Maider Ziganda alkateak; lonjako erabiltzaileen izenean handizkarien elkartearen presidente Emiliano Sanchezek, eta azkenik, Lonjako Batzordearen izenean, Peio Sanzek. Hizlari bakoitzak lonja berria eraikitzeko prozesua zabalduz geroztik izan den bilakaera baloratzeko tartea izan zuen hasieran, eta gero entzuleen galderak erantzuteko txanda izan zen. Portuko ordezkari David Candelariok erantzun behar izan zituen galdera gehien, herritarrek zalantza ugari zituztelako, batez ere, erabiltzaileek lonjarako kudeaketa ereduaren gainean esandakoak entzun eta gero. Emiliano Sanchezek esan zuenez, Portu Agintaritzak ezarri nahi dien prezioekin lonja «ez da bideragarria». Handizkarientzako baldintza ekonomikoak «onartezinak» direla esan zuen, baina are okerragoak armadoreentzat: zuen Sanchezek: «Ontzientzako ez da erakargarria izango eta ontzirik gabe hemen denok gaude soberan». Portu Agintaritzak gaia berriro planteatu eta neurriko prezioak ezarriko dituela espero dute, «lonja berria hutsik geratu ez dadin». Datozen asteotan proposamen berria helaraziko dietela esan zien Candelariok. Zergatik ez herritarrei irekia? Kudeaketa eredua ez da zalantza [...]
Mesfidantza eta kezka. Ziurrenik horiek dira atzo Lonjako Batzordeak antolatutako mahai ingurura bildu zirenek gehien adierazi zituzten sentsazioak.
San Pedroko lonja berria eraikitzeko lanak aurki abiatuko dira, baina asko dira proiektuaren inguruan azaleratu diren argi-ilunak. Horiek argitze aldera, solasaldia izan zen Udal Aretoan. Lau hizlarik parte hartu zuten: Portu Agintaritzaren izenean azpiegituretako ingeniarien buru David Candelariok; Udalaren izenean Maider Ziganda alkateak; lonjako erabiltzaileen izenean handizkarien elkartearen presidente Emiliano Sanchezek, eta azkenik, Lonjako Batzordearen izenean, Peio Sanzek.
Hizlari bakoitzak lonja berria eraikitzeko prozesua zabalduz geroztik izan den bilakaera baloratzeko tartea izan zuen hasieran, eta gero entzuleen galderak erantzuteko txanda izan zen. Portuko ordezkari David Candelariok erantzun behar izan zituen galdera gehien, herritarrek zalantza ugari zituztelako, batez ere, erabiltzaileek lonjarako kudeaketa ereduaren gainean esandakoak entzun eta gero.
Emiliano Sanchezek esan zuenez, Portu Agintaritzak ezarri nahi dien prezioekin lonja «ez da bideragarria». Handizkarientzako baldintza ekonomikoak «onartezinak» direla esan zuen, baina are okerragoak armadoreentzat: zuen Sanchezek: «Ontzientzako ez da erakargarria izango eta ontzirik gabe hemen denok gaude soberan». Portu Agintaritzak gaia berriro planteatu eta neurriko prezioak ezarriko dituela espero dute, «lonja berria hutsik geratu ez dadin». Datozen asteotan proposamen berria helaraziko dietela esan zien Candelariok.
Zergatik ez herritarrei irekia?
Kudeaketa eredua ez da zalantza bakarra. Zigandaren arabera, Udalak ez du ulertzen Portuak zergatik ez dion erantzuten lonja herrian integratzeko eskaerari. Hirigintza ikuspegi batetik baino, lonja herr
itarrei eta bisitariei irekia izatea nahi du Udalak, eta Portuaren aldetik nahi horri erantzuteko borondaterik ez dela egon adierazi zuen Zigandak.
Lonja Batzordeak bat egin zuen Udalaren eskaera horrekin. «Orain duguna baino hobea da egingo dutena», esan zuen Peio Sanzek, baina Portuak herritarrek egindako eskaera asko ez dituelako jaso kexa agertu zuen.


