Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ligako azken partidua galduta zortzigarren bukatu du Hondarribia-Irunek

Hondarribia-Irunek ezin izan zuen miraria eskuratu eta datorren denboraldian ez du Europan jokatuko. Pepelu Mujikaren neskek Ros Casaresen kantxan irabazi behar zuten, eta bere aurkari zuzenen batek galtzea behar zuten, datorren denboraldian Europan jokatzeko aukera eskuratzeko. Bigarren baldintza bete egin zen, izan ere, Ibizak Kanaria Handiaren aurka galdu baitzuen, baina ez lehenengoa, bidasotarrek ez baitzuten Ros Casaresen aurrean inongo aukerarik izan, 91-50 galdu zuten Mujikaren neskek. Honela, Hondarribia-Irunek denboraldia zortzigarren bukatu du eta Europako txapelketaren atetan geratu da. Aukera ez zuten larunbateko azken partiduan galdu, izan ere, Ibiza eta Gironaren aurka ere galdu baitzuten, eta bi talde hauek datorren Eurocup-a jokatuko dute. Bi talde hauen aurkako garaipen bakarrarekin nahikoa izango zuten bidasotarrek, Europarako pasea eskuratzeko. 41 puntuko diferentzia Ligako azken partiduan, Hondarribia-Irunek lehen laurdenean soilik eutsi zion Ros Casaresi, eta 14-10ko markagailura hurbildu ziren azken hamar minututan. Valentziarrak erlaxatzeko itxaropenarekin aurrera egin nahi izan zuten bidasotarrek, izan ere, hauek ez zuten ezer jokoan, baina bigarren laurdenean bertakoak nagusi izan ziren. Honela, beste behin, Valentziako Douglas, Brunson eta Lawson menderaezinak izan ziren. Pepelu Mujikaren taldeak 15 puntugatik galtzen zuen atxedenaldian, 39-24ko markagailuarekin, eta bigarren zatia gogorrago joan zen. 41 puntuko diferentziarekin bukatu zuten azkenean partidua, 91-50. Burgin eta Ferragut, denboraldia maila [...]

admin
Hondarribia
2011/04/07

Hondarribia-Irunek ezin izan zuen miraria eskuratu eta datorren denboraldian ez du Europan jokatuko. Pepelu Mujikaren neskek Ros Casaresen kantxan irabazi behar zuten, eta bere aurkari zuzenen batek galtzea behar zuten, datorren denboraldian Europan jokatzeko aukera eskuratzeko. Bigarren baldintza bete egin zen, izan ere, Ibizak Kanaria Handiaren aurka galdu baitzuen, baina ez lehenengoa, bidasotarrek ez baitzuten Ros Casaresen aurrean inongo aukerarik izan, 91-50 galdu zuten Mujikaren neskek.

Honela, Hondarribia-Irunek denboraldia zortzigarren bukatu du eta Europako txapelketaren atetan geratu da. Aukera ez zuten larunbateko azken partiduan galdu, izan ere, Ibiza eta Gironaren aurka ere galdu baitzuten, eta bi talde hauek datorren Eurocup-a jokatuko dute. Bi talde hauen aurkako garaipen bakarrarekin nahikoa izango zuten bidasotarrek, Europarako pasea eskuratzeko.

41 puntuko diferentzia
Ligako azken partiduan, Hondarribia-Irunek lehen laurdenean soilik eutsi zion Ros Casaresi, eta 14-10ko markagailura hurbildu ziren azken hamar minututan. Valentziarrak erlaxatzeko itxaropenarekin aurrera egin nahi izan zuten bidasotarrek, izan ere, hauek ez zuten ezer jokoan, baina bigarren laurdenean bertakoak nagusi izan ziren. Honela, beste behin, Valentziako Douglas, Brunson eta Lawson menderaezinak izan ziren.

Pepelu Mujikaren taldeak 15 puntugatik galtzen zuen atxedenaldian, 39-24ko markagailuarekin, eta bigarren zatia gogorrago joan zen. 41 puntuko diferentziarekin bukatu zuten azkenean partidua, 91-50. Burgin eta Ferragut, denboraldia maila handian bukatu dute, eta partiduko onenak izan ziren, 25 puntu lortu zituzten bien artean.

Titulua eskuratzeko borroka
Titulua eskuratzeko semifinal eta finalak datorren astetan jokatuko dituzte eta Ros Casaresek Perfumerias Avenida, Rivas eta Mann Filterrekin borrokatuko beharko du. Bestalde, Obenasak eta Olesak maila galdu dute, eta bigarren mailara jaitsiko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.