Kale Ekintzatik ere deia etziko talo markarako
Gazte Foruak antolatuta, Korrika Kulturalaren baitan, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dituzte etzi, 17:00etan, plazan. Gazte Forukoak Kale Ekintzako haurren laguntza izango du errekorra hausteko. Haurrei, senideei eta...
Gazte Foruak antolatuta, Korrika Kulturalaren baitan, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dituzte etzi, 17:00etan, plazan. Gazte Forukoak Kale Ekintzako haurren laguntza izango du errekorra hausteko. Haurrei, senideei eta lagunei parte hartzeko gonbidapena luzatu die Kale Ekintzak. Horrez gain, parte hartu nahi duten herritar guztientzako irekita dago deialdia.

