Buen: «Nahiko pozik nago nire kudeaketerekin»
«Eginkizunak beteta». Madrilgo protokoloa sinatuta, Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek bukatutzat eman ditu Portuko zereginak, eta agintaldiaren kudeaketari erreparatuta«nahiko pozik» dagoela aitortu zuen. Administrazio Kontseilua izan zen atzo Portuan, Miguel Buenek zuzendutako azkena, eta prentsa aurrera irten zen, erabaki behar zituztenen berri ematera. Bide batez, bere agintaldiren balantzea egiteko baliatu zuen aukera: «Niri zegokidan eginkizuna bete dudala uste dut, udalez gaindiko erakundeek eta Portu Agintaritzak adostutako protokoloa idatziz jasotzea lortu dudalako, lehen aldiz, eta horrek bermatzen duelako alde guztiek badiaren biziberritzearekin eta kanpo kaiarekin duten konpromisoa». Trafikoak gora %25a egin du gora Portuko trafikoak lehen hiruhilekoan, Buenek esan zuenez. Siderurgikoen trafikoak egin du gora gehien, %23,74 zehazki, eta ikatza, papera eta egur -pastak ere goraka egin dute. Txatarraren trafikoak, berriz, behera jarraitzen du. Buenen arabera, lehen hiruhilabetekoan %20ak egin du behera txatarraren trafikoak. Guztira, iazko epe berean baino 200.000 tona gehiago mugitu ditu aurten Portuak.
«Eginkizunak beteta». Madrilgo protokoloa sinatuta, Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek bukatutzat eman ditu Portuko zereginak, eta agintaldiaren kudeaketari erreparatuta«nahiko pozik» dagoela aitortu zuen.
Administrazio Kontseilua izan zen atzo Portuan, Miguel Buenek zuzendutako azkena, eta prentsa aurrera irten zen, erabaki behar zituztenen berri ematera. Bide batez, bere agintaldiren balantzea egiteko baliatu zuen aukera: «Niri zegokidan eginkizuna bete dudala uste dut, udalez gaindiko erakundeek eta Portu Agintaritzak adostutako protokoloa idatziz jasotzea lortu dudalako, lehen aldiz, eta horrek bermatzen duelako alde guztiek badiaren biziberritzearekin eta kanpo kaiarekin duten konpromisoa».
Trafikoak gora
%25a egin du gora Portuko trafikoak lehen hiruhilekoan, Buenek esan zuenez. Siderurgikoen trafikoak egin du gora gehien, %23,74 zehazki, eta ikatza, papera eta egur -pastak ere goraka egin dute. Txatarraren trafikoak, berriz, behera jarraitzen du. Buenen arabera, lehen hiruhilabetekoan %20ak egin du behera txatarraren trafikoak. Guztira, iazko epe berean baino 200.000 tona gehiago mugitu ditu aurten Portuak.


