Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Altzibarko etxebizitzen zozketako oinarriak, onartuta

Ezohiko udalbatzarra egin zuten atzo zinegotziek, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 90 etxebizitzak (garajeak eta trastelekuak barne) eskuratzeko baldintzak onartzeko. Hasteko, onartu zuten Udala izatea zozketa egingo duena. Udalak hitzarmena egin du Promociones Landurekin, etxebizitzen sustatzailearekin. Legeak baimentzen du Landuk berak zozkatzea etxebizitzak, baina bi aldeei egokiagoa iruditu zaie Udala izatea zozketa bideratuko duena, “prozesua gardenagoa izan dadin”. Hala, babes ofizialeko etxe horietako bat eskuratzeko, honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: “2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Oiartzunen erroldatuta egotea, edo azken 15 urteetan bost urtez erroldatuta egon izana; Etxebiden izena emanda egotea —ekainaren 25era arte eman ahal izango da izena—, eta 2009ko diru sarrerak hartuko dira kontuan, eta urte horretan babes ofizialeko etxebizitzentzat eskatzen ziren diru sarrera baldintzak bete beharko dira”. Oraingoz, 500 herritar inguru daude izena emanda Etxebiden. Horiek eta ekainaren 25era arte izena ematen dutenak zuzenean sartuko dira Altzibarko etxeen zozketan, baina aipatutako baldintzak bete beharko dituzte etxea eskuratu ahal izateko. Metodologia Zozketa publikoa izango da, gardentasun hori are gehiago bermatu nahian. Zozketarako, Etxebideren metodologia bera erabiliko du Udalak. Honela azaldu zuen Aitor Etxeberria alkateak: “Pertsona bat apuntatzen bada, zenbaki bat izango du edo bolatxo bat; bikoteek bi eta familiek hiru; zenbat eta pertsona gehiago, aukerak [...]

admin
Bidasoa
2011/04/07

Ezohiko udalbatzarra egin zuten atzo zinegotziek, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 90 etxebizitzak (garajeak eta trastelekuak barne) eskuratzeko baldintzak onartzeko.

Hasteko, onartu zuten Udala izatea zozketa egingo duena. Udalak hitzarmena egin du Promociones Landurekin, etxebizitzen sustatzailearekin. Legeak baimentzen du Landuk berak zozkatzea etxebizitzak, baina bi aldeei egokiagoa iruditu zaie Udala izatea zozketa bideratuko duena, “prozesua gardenagoa izan dadin”.

Hala, babes ofizialeko etxe horietako bat eskuratzeko, honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: “2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Oiartzunen erroldatuta egotea, edo azken 15 urteetan bost urtez erroldatuta egon izana; Etxebiden izena emanda egotea —ekainaren 25era arte eman ahal izango da izena—, eta 2009ko diru sarrerak hartuko dira kontuan, eta urte horretan babes ofizialeko etxebizitzentzat eskatzen ziren diru sarrera baldintzak bete beharko dira”.

Oraingoz, 500 herritar inguru daude izena emanda Etxebiden. Horiek eta ekainaren 25era arte izena ematen dutenak zuzenean sartuko dira Altzibarko etxeen zozketan, baina aipatutako baldintzak bete beharko dituzte etxea eskuratu ahal izateko.

Metodologia
Zozketa publikoa izango da, gardentasun hori are gehiago bermatu nahian.
Zozketarako, Etxebideren metodologia bera erabiliko du Udalak. Honela azaldu zuen Aitor Etxeberria alkateak: “Pertsona bat apuntatzen bada, zenbaki bat izango du edo bolatxo bat; bikoteek bi eta familiek hiru; zenbat eta pertsona gehiago, aukerak ere”.

Esleipenak egin ondoren, baten batek egokitu zaion etxebizitza utziko balu, zerrendaren hurrenkera errespetatuko dute esleipen berriak egiteko. Alegia, lehenengoa atzera botatzen bada, 91.ak eskuratuko du etxea, eta horrela guztiak esleitu arte.

Esleitu ondoren, etxea tokatu zaienek aldaketak egin ahal izango dituzte: “Bati bi gelako etxea tokatu bazaio eta beste batzuei hirukoa, baina ados ez badaude eta aldatu nahi badute, trukatzeko aukera izango dute”. Bi aldeak akordiora iritsiz gero, egin daitezke halako aldaketak, eta Etxebidek eta Udalak onartu izan dituzte.

Atzoko udalbatzarreko Altzibarko proiektuari buruzko gai zerrendako puntu guztiak aho batez onartu zituzten udaletxean elkartu ziren zeuden zinegotziek (Gobernu Taldeko zazpiek eta OBko biek).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.