Zura taldearen kontzertua larunbatean Kabigorrin
Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Zura taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako. 22:30etan hasiko da, eta sarrera doan da.Zura taldea, 2005ean sortutako taldea da, Xabi Strubellen (Dut) eta Martxel Mariskalen eskutik (Beti Mugan). Hasiera batea...
Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Zura taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako. 22:30etan hasiko da, eta sarrera doan da.Zura taldea, 2005ean sortutako taldea da, Xabi Strubellen (Dut) eta Martxel Mariskalen eskutik (Beti Mugan). Hasiera batean Rock esperimentala lantzen zuten. Bigarren diskoan Nerea Olaxak Mariskalen lekua hartu zuen ahotsetan, eta taldea Bossa Nova edota Samba doinuak lantzen hasi zen.
Zura taldeko egungo partaideak:
- Xabi Strubell, gitarra eta ahotsa
- Nerea Olaxa, ahotsa
- Diego Garcia, bateria
- Gorka Sesma bateria
- Hans, baxua

