Euskaraz bizi Haurtzaron
Euskaraz Bizi proiektuarekin jarraituz, bertako ordu eta eremu guztietan euskara bizirik mantentzeko ahaleginetan ari da lanean Haurtzaro Ikastola azkeneko aste hauetan, bere bigarren kanpainaren barruan. Kanpaina horrek bereziki jolasgaraiak hartu ditu kontuan. Haur Hezkuntzako ikasleek jolasak izan dituzte euskara erabiltzeko aitzakia nagusi. Lehen Hezkuntzakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, kirolak. Futbol eta pilota txapeleketak jokatzen ari dira ikasle eta irakasleen artean. Helburua, betikoa, noski. Euskararen erabilera. Eta horrekin batera, horretarako leloak sortzea, parte hartzera animatzea, kiroltasuna, lehia baztertzea, ikastolako partaide guztiak bertan integratzea (ikasle, irakasle)… Bestalde, eta hau ere bigarren kanpainaren barruan, Haurtzaro Ikastolak, aurreko urteetan bezala, 2011ko JUUL kanpainan parte hartuko du. Helburua, irakurzaletasuna indartzea, suspertzea eta sustatzea ikasleen artean. Eta horrekin batera, haur eta gazteak euskal kulturarantz erakartzea. Azkenik, irakurriz gozatzea. Kanpaina hori dela eta, aurten liburu erakusketa antolatuko dute ikastolan. Haur Hezkuntzan irakurketa saioak liburuen txokoan, udal liburutegira bisitak, ipuin kontaketak… egiten ari dira. Lehen Hezkuntzan JUUL kanpaina, irakurketa tarteak, idazleen bisitak… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan liburu erakusketa, JUUL kanpaina, idazleen bisitak… Maila horretako ekintzak astelehenean hasi ziren eta hilaren 15era (datorren ostiralera) egingo dituzte. Aurtengo kanpainaren barruan, Korrika Txikia ere egingo dute bihar, 15:00etan hasita. Oiartzundik apirilaren 12tik 13rako goizaldean igaroko da 17. Korrika, eta Haurtzaro Ikastolako [...]
Euskaraz Bizi proiektuarekin jarraituz, bertako ordu eta eremu guztietan euskara bizirik mantentzeko ahaleginetan ari da lanean Haurtzaro Ikastola azkeneko aste hauetan, bere bigarren kanpainaren barruan.
Kanpaina horrek bereziki jolasgaraiak hartu ditu kontuan. Haur Hezkuntzako ikasleek jolasak izan dituzte euskara erabiltzeko aitzakia nagusi. Lehen Hezkuntzakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, kirolak. Futbol eta pilota txapeleketak jokatzen ari dira ikasle eta irakasleen artean.
Helburua, betikoa, noski. Euskararen erabilera. Eta horrekin batera, horretarako leloak sortzea, parte hartzera animatzea, kiroltasuna, lehia baztertzea, ikastolako partaide guztiak bertan integratzea (ikasle, irakasle)…
Bestalde, eta hau ere bigarren kanpainaren barruan, Haurtzaro Ikastolak, aurreko urteetan bezala, 2011ko JUUL kanpainan parte hartuko du. Helburua, irakurzaletasuna indartzea, suspertzea eta sustatzea ikasleen artean. Eta horrekin batera, haur eta gazteak euskal kulturarantz erakartzea. Azkenik, irakurriz gozatzea. Kanpaina hori dela eta, aurten liburu erakusketa antolatuko dute ikastolan.
Haur Hezkuntzan irakurketa saioak liburuen txokoan, udal liburutegira bisitak, ipuin kontaketak… egiten ari dira. Lehen Hezkuntzan JUUL kanpaina, irakurketa tarteak, idazleen bisitak… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan liburu erakusketa, JUUL kanpaina, idazleen bisitak…
Maila horretako ekintzak astelehenean hasi ziren eta hilaren 15era (datorren ostiralera) egingo dituzte.
Aurtengo kanpainaren barruan, Korrika Txikia ere egingo dute bihar, 15:00etan hasita. Oiartzundik apirilaren 12tik 13rako goizaldean igaroko da 17. Korrika, eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun elkarteko ikasleek eramango dute lekukoa 01:00ak aldera, Matteo jatetxetik aurrera.