Euskararen erabilera sustatzeko aisialdia “giltzarri” dela ikusi dute
Euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatzen ari da Pasaiako Udala herritarren eta Elhuyar Aholkularitzako teknikarien laguntzarekin, eta lehen fasea bukatu dute dagoeneko. Fase horretan aisialdia “giltzarri” dela ikusi dute; izan ere, “aisialdia euskalduntzen ez den bitartean, oso zaila izango da haurren euskara gaitasuna bermatzea”, azaldu du Juanjo Perez Elhuyarreko ordezkariak. Horrez gain, haur eta guraso askok euskara eskolarekin lotzen dutela ikusi dute, “euskara ikastea eta erabiltzea eskolaren erantzukizuna soilik izango balitza bezala ikusten dute”. Era berean, gurasoak kezkatuta daudela eta, modu antolatuan zerbait egiteko beharra sumatzen dutela ikusi dute. “Udalaren jarduerari dagokionez, herritarrek orokorrean ondo baloratzen dute, nahiz eta 13 urtetik gorako gazteen eskaintza zabaldu eta hobetu behar dela nabarmendu”, adierazi du Elhuyarreko ordezkariak. Gurasoen inplikazioa “behar-beharrezkotzat” jo dute: “Guraso euskaldunek eredu izan behar dute seme-alabentzat, helduek ere euren artetan euskara erabiltzen dutela ikusi behar dute haur eta gazteek”. Bigarren fasea hasita Maider Ziganda alkatea eta Ander Poza Udaleko Euskara batzordeburua gustura daude lehen fasean lortutakoarekin. “50 bat lagunek parte hartu dute, gehienak euskaldunak, baina euskara ez dakitenak ere animatu dira. Bigarren bueltan jende gehiagok parte hartzea espero dugu”, nabarmendu du Pozak. Bigarren fasearen lehen bilera herenegun egin zuten Donibaneko udaletxean, eta hilaren 14a bitarte barruti guztietan egingo dituzte bilerak. [...]
Euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatzen ari da Pasaiako Udala herritarren eta Elhuyar Aholkularitzako teknikarien laguntzarekin, eta lehen fasea bukatu dute dagoeneko. Fase horretan aisialdia “giltzarri” dela ikusi dute; izan ere, “aisialdia euskalduntzen ez den bitartean, oso zaila izango da haurren euskara gaitasuna bermatzea”, azaldu du Juanjo Perez Elhuyarreko ordezkariak.
Horrez gain, haur eta guraso askok euskara eskolarekin lotzen dutela ikusi dute, “euskara ikastea eta erabiltzea eskolaren erantzukizuna soilik izango balitza bezala ikusten dute”. Era berean, gurasoak kezkatuta daudela eta, modu antolatuan zerbait egiteko beharra sumatzen dutela ikusi dute. “Udalaren jarduerari dagokionez, herritarrek orokorrean ondo baloratzen dute, nahiz eta 13 urtetik gorako gazteen eskaintza zabaldu eta hobetu behar dela nabarmendu”, adierazi du Elhuyarreko ordezkariak.
Gurasoen inplikazioa “behar-beharrezkotzat” jo dute: “Guraso euskaldunek eredu izan behar dute seme-alabentzat, helduek ere euren artetan euskara erabiltzen dutela ikusi behar dute haur eta gazteek”.
Bigarren fasea hasita
Maider Ziganda alkatea eta Ander Poza Udaleko Euskara batzordeburua gustura daude lehen fasean lortutakoarekin. “50 bat lagunek parte hartu dute, gehienak euskaldunak, baina euskara ez dakitenak ere animatu dira. Bigarren bueltan jende gehiagok parte hartzea espero dugu”, nabarmendu du Pozak.
Bigarren fasearen lehen bilera herenegun egin zuten Donibaneko udaletxean, eta hilaren 14a bitarte barruti guztietan egingo dituzte bilerak.
Bilerak
Trintxerpe. Gaur.
Gazteak. Korrika Gaztea dela eta, oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten bilera. Antxoko azokan izango da.
Merkatariak. Hilaren 13an izango da, Trintxerpeko alkateordetzan.
San Pedro. Hilaren 13an.
Antxo. Hilaren 14an.