30 tona zabor bildu zituzte Jaizkibelen eta Aiako Harrian
Oarso Bidasoko ehiztari taldeek garbiketa jardunaldia egin zuten martxoko azken asteburuan Jaizkibel mendian eta Aiako Harria Parke Naturalean. Bi inguruneak atontzea zuten helburu eta 200 boluntariok lagundu zuten horretan. Guztira 30.000 kilo zabor b...
Oarso Bidasoko ehiztari taldeek garbiketa jardunaldia egin zuten martxoko azken asteburuan Jaizkibel mendian eta Aiako Harria Parke Naturalean. Bi inguruneak atontzea zuten helburu eta 200 boluntariok lagundu zuten horretan. Guztira 30.000 kilo zabor bildu zituzten. Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak babestutako ekitaldia izan zen.