Odol erauzketak bihar eta etzi
Hilero moduan odola emateko aukera izango dute errenteriarrek bi egunez: bihar eta etzi. Biharko saioa Reina aretoan izango da, eta etzikoa, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegi berbera edukiko dute 18:30etik 20:30era. Gipuzkoako Odol E...
Hilero moduan odola emateko aukera izango dute errenteriarrek bi egunez: bihar eta etzi. Biharko saioa Reina aretoan izango da, eta etzikoa, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegi berbera edukiko dute 18:30etik 20:30era.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera. Horretarako nahiko da 18 urteak beteta edukitzea, eta osasunez ongi egotea.

