Korrikaren barneko ekitaldietan laguntzeko eskatu diete herritarrei
Etzidamu hasiko da Korrika Trebiñun (Araba) eta bost egun geroago iritsiko da Oiartzuna. Euskararen aldeko jai hori ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dute herrian, Oiartzungo Korrika Batzordearen bidez. Korrika Batzordeko kideek laguntza eskatu dute...
Etzidamu hasiko da Korrika Trebiñun (Araba) eta bost egun geroago iritsiko da Oiartzuna. Euskararen aldeko jai hori ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dute herrian, Oiartzungo Korrika Batzordearen bidez. Korrika Batzordeko kideek laguntza eskatu dute antolatutakoak aurrera ateratzeko.
Honakoetan beharko dute laguntza datozen egunetan: ostiralean Korrika Txikia bukatzean, batidoak eta galletak banatzeko; larunbatean, Korrika Tonbolako posturako; hilaren 12an, arratsaldean, markagailuak jartzeko eta Girizian afaria prestatzeko; eta 12tik 13rako goizaldean, Korrika lehen aldiz pasatu eta gero, Arraguako frontoian gosaria zerbitzatzeko —bitan pasatuko da Korrika herritik—; hilaren 17an Donostiako Trinitatze plazan egongo den txosnan txandak egiteko eta Oiartzungo auzoetan Korrika lagun egiteko.
Laguntzeko prest dauden herritarrek Fermiñene etxera jo dezakete Intxixu AEK-ra; oiartzun[abildua]aek.org helbidera idatzi edo 943 49 39 57 edo 607 53 42 63 zenbakietara deitu.
Dokumentala, etzidamu
Herenegungo Mus Txapelketaren ondoren, etzirako beste ekitaldi bat antolatu dute: Korrika dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Oiartzun Irratiak zuzenean emango du etzi Korrikaren hasieran eta irauten duen bitarteanzuzeneko konexioak egingo ditu.

