Erakundeek badia berritzeko konpromisoa hartu dute
Pasaiako Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia badia biziberritzeko ados jarri dira eta konpromiso hori hitzarmen batean bilduko dute bihar. Erakunde bakoitzaren betebeharrak zeintzuk diren zehaztu dute....
Pasaiako Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia badia biziberritzeko ados jarri dira eta konpromiso hori hitzarmen batean bilduko dute bihar.
Erakunde bakoitzaren betebeharrak zeintzuk diren zehaztu dute. Besteak beste, Espainiako Gobernuak Lezo-Gaintxurizketa plataforma intermodala eraikiko du. Eta Aldundiak Bigarren Ingurabidea plataformarekin lotzeko konexioa egingo du.
Ezker Batuaren salaketa
Ezker Batuaren iritziz, hitzarmenak badia biziberritu ordez, Oarsoaldeko “egoera zaila” betikotuko du langabeziari eta ingurumenari dagokionez. Arantza Gonzalez EBko batzarkideak gogor salatu du erakundeen arteko hitzarmena.

