2,1 milioi euro Astigarraga eta Oiartzun arteko errepidearen zorua berritzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,1 milioi euro inbertituko ditu “Errekalde-Lartzabal, Astigarragatik” GI-2132 errepideko sei kilometroko zorua berritzeko, orain gutxi trafikora ireki den bigarren ingurabidea egiteko obren ondorioz kalteak izan b...
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,1 milioi euro inbertituko ditu “Errekalde-Lartzabal, Astigarragatik” GI-2132 errepideko sei kilometroko zorua berritzeko, orain gutxi trafikora ireki den bigarren ingurabidea egiteko obren ondorioz kalteak izan baititu.
Izan ere, bigarren ingurabidea egiteko mobilizatutako obrako kamioiek eta ibilgailuek asko erabili dute GI-2132 errepidea Astigarraga eta Oiartzun arteko zatian, eta “aparteko” karga horrek eta behin-behineko desbideratzeek nahiz zerbitzuen azpiegiturek kalteak sortu dituzte errepide horretako zoruan.
Errepideko zoruaren egitura birgaitzeko lanak sei kilometroko zatian egingo dituzte, 8,300 kilometro puntutik 14,315 kilometro puntura, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo udalerrietan

