OiartzunBai berriro osatzeko deia egin die Hamaikabatek EAJri eta independenteei
Xanet Arozena, Jaxinto Larburu, Gemma Roteta eta Martin Beramendi Oiartzungo Hamaikabateko kideek agerraldia egin dute goizean. EAJ alderdiari eta independenteei gonbitea luzatu diete OiartzunBai (OB) formula —lehen EA, EAJ eta independenteak, orain Hamaikabat, EAJ eta independenteak— berriro errepikatzeko. Euren ustez, “Udalaren kudeaketa hobetzeko formularik egokiena da”. Hamaikabateko kideek OBren lan ildoa defendatzen jarraitu nahi dute, Oiartzunentzat eta oiartzuarrentzat nahi dituzten baloreak eta helburuak bere barnean biltzen dituelako. Orain arteko lana, gainera, oso positibotzat dute. Datozen hauteskundeetan ere alderdien aukera gainditu nahi dute, bizilagun gehiagorengana iristeko, eta bi helburu nagusirekin: “Oiartzuarren bizi kalitatea da gure helburu nagusia, eta horrekin batera, kudeaketa txukunaren alde lan egitea”. OiartzunBaik orain arte izango hiru lan ildoekin jarraituko dutela jakinarazi dute, bestalde: “Etxebizitza eskubidea, auzoen biziberritzea eta bosgarren edukiontzia defendatu ditugu eta defendatuko ditugu”. Betikoak Jaxinto Larburuk gogorarazi du, betiko pertsona berak direla Oiartzunen eta oiartzuarren alde lan egiten ari direnak, nahiz eta jende berria sartu edo OiartzunBai osatu: “1979. urtetik ari gara batzuk lanean, eta jarraitzen dugu; jende berriaren laguntzarekin, Oiartzunen alde egiten jarraitzea da asmoa”. Ezker abertzalearen alternatiba Herriko Hamaikabateko kideen ustez, herritar asko dago haserre orain arte ezker abertzaleak egin duen kudeaketarekin. Horregatik, OB aurkeztu nahi dute, alderdikeriak eta sektarismoak alde batera utzi, [...]
Xanet Arozena, Jaxinto Larburu, Gemma Roteta eta Martin Beramendi Oiartzungo Hamaikabateko kideek agerraldia egin dute goizean. EAJ alderdiari eta independenteei gonbitea luzatu diete OiartzunBai (OB) formula —lehen EA, EAJ eta independenteak, orain Hamaikabat, EAJ eta independenteak— berriro errepikatzeko. Euren ustez, “Udalaren kudeaketa hobetzeko formularik egokiena da”.
Hamaikabateko kideek OBren lan ildoa defendatzen jarraitu nahi dute, Oiartzunentzat eta oiartzuarrentzat nahi dituzten baloreak eta helburuak bere barnean biltzen dituelako. Orain arteko lana, gainera, oso positibotzat dute. Datozen hauteskundeetan ere alderdien aukera gainditu nahi dute, bizilagun gehiagorengana iristeko, eta bi helburu nagusirekin: “Oiartzuarren bizi kalitatea da gure helburu nagusia, eta horrekin batera, kudeaketa txukunaren alde lan egitea”.
OiartzunBaik orain arte izango hiru lan ildoekin jarraituko dutela jakinarazi dute, bestalde: “Etxebizitza eskubidea, auzoen biziberritzea eta bosgarren edukiontzia defendatu ditugu eta defendatuko ditugu”.
Betikoak
Jaxinto Larburuk gogorarazi du, betiko pertsona berak direla Oiartzunen eta oiartzuarren alde lan egiten ari direnak, nahiz eta jende berria sartu edo OiartzunBai osatu: “1979. urtetik ari gara batzuk lanean, eta jarraitzen dugu; jende berriaren laguntzarekin, Oiartzunen alde egiten jarraitzea da asmoa”.
Ezker abertzalearen alternatiba
Herriko Hamaikabateko kideen ustez, herritar asko dago haserre orain arte ezker abertzaleak egin duen kudeaketarekin. Horregatik, OB aurkeztu nahi dute, alderdikeriak eta sektarismoak alde batera utzi, eta ezker abertzalearen “egiazko alternatiba” izateko. “OB Oiartzunen alde lan egiteko prest dagoen ororentzat irekita dago “, jakinarazi dute, eta formula errepikatzeko lanean jarraituko dutela gogorarazi.