Lau lagun atxilotu dituzte lapurretak egiten aritu direlakoan
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu dituzte Errenteria-Oreretan, ustez lapurretak egiten aritu direlako etxeetan, Donostialdean. Asteazken arratsaldean atxilotu zituzten. Herrizaingo Sailaren arabera, etxe batean lapurtzen ari zire...
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu dituzte Errenteria-Oreretan, ustez lapurretak egiten aritu direlako etxeetan, Donostialdean. Asteazken arratsaldean atxilotu zituzten. Herrizaingo Sailaren arabera, etxe batean lapurtzen ari zirela etxe horretako jabeak eman zien horren abisua ertzainei. Gaineratu du Ertzaintza horien atzetik zebilela, azken hilabeteetan ikerketa bat egiten ari zelako inguruan izaten ari ziren lapurretak zirela eta.
Ustezko lapurren autoen berri bazuten ertzainek, eta berriro Errenteria-Oreretan egin zuten topo eurekin. Momentu horretan, gainera, beste lapurreta baten berri jaso zuten. Momentuan atxilotu zituzten, Herrizaingo Sailaren esanetan.
Gaineratu duenez, Pasaiako, Oiartzungo eta Donostiako lokal eta etxe batzuetan ere ostu zuten aurretik.