Epaitegietara joko du Zaerak, lonjaren esleipenaren kontra
Zaera arkitektoak epaitegietara joko du lonjaren esleipenaren kontra. San Pedroko lonja berrirako lehengo proiektuaren egilea da Zaera, eta Foreing Office Architects enpresako burua. Aipatu enpresari esleitu zion Pasaiako Portu Agintaritzak lonja berri...
Zaera arkitektoak epaitegietara joko du lonjaren esleipenaren kontra. San Pedroko lonja berrirako lehengo proiektuaren egilea da Zaera, eta Foreing Office Architects enpresako burua. Aipatu enpresari esleitu zion Pasaiako Portu Agintaritzak lonja berrirako lehen proiektua. Gerora, baina, atzera egin zuen Portu Agintaritzak, aurrekontu arazoak tarteko, eta orain Astigarraga y Lasarte enpresari esleitu dizkiote lanak. Zaeraren arabera, bere proiektuaren irtenbide tekniko asko kopiatu ditu Astigarraga eta Lasarte enpresak eta hori dela eta, epaitegietara joko duela iragarri du “lehiaketako proiektu irabazlearen egiletza babeste aldera”. Portu Agintaritzako buru Miguel Buenen arabera, Zaerak lehen ere Sustapen Ministerioaren kontra helegitea jarri du, eta ez diotela arrazoia eman ohartarazi du. Lanen esleipena etengo balu Pasaiako Portu Agintaritzak 18 milioi euro eskatuko dizkiola ohartarazi du.