2011/3

Bihar ‘Hunger’ filma eta etzi San Patrizio festa

Steve Mcqueenek zuzendutako Hunger filma ikus ahal izango da 19:00etatik aurrera Basari elkartean. Irlandako preso politikoek orain dela 30 urte Long Kesh espetxean egindako gose greba kontatzen du filmak. Basari Foroak antolatu du emanaldia. Biharkoa,...

admin

Luzaidetik Orbaitzetara irteera antolatu dute

Jaizkibel Mendi Taldeak Mugarrien Ibilbidearen baitako irteera egingo du igandean, Luzaidetik Orbaitzetara. Bidean, bi mugarri zeharkatu eta Txangoa(1471m) eta Urkulu (1419m) mendiak igoko dituzte. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta 1300 metroko igoera. Hala ere, ibilbide xamurragoa ere egin ahal izango dute hala nahi dutenek. Ostiralean eman daiteke izena, 20:00etatik 22:00etara, elkarteak Antxoko Oarso kalean duen egoitzan.

admin

Xanisteban Jaietako urtekarirako lanak biltzen hasi dira

Xanistebanetako Oiartzun urtekarirako idazlanak jasotzeko deialdia luzatu du Urtekari Batzordeak. 2011ko aldizkarian argitaratzeko lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Urteroko baldintzak errespetatu beharko dituzte idazlanak argitaratu...

admin

Aireportuko errepidea bikoizteko zailtasunak ekidin dituzte

Hondarribiko aireportuko errepidea bikoizteko, Amuteko bidegurutzearen eta Hondarribiko herrigunerako sarreraren artean hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hondarribiko Udalarekin batera, proiektuaren proposamen berria aurkeztu du. Hainbat oztopo izan dira errepidea bikoizteko hasierako proiektuan, eta moldatu behar izan dute. N-638 errepideak trafiko dentsitate handia dauka, 26.000 ibilgailu igarotzen dira egunean, eta bide segurtasuna handitzeko helburuarekin, errepidea bi lerrotatik lau lerrotara zabalduko dute. Hiru izan dira aurkitutako oztopo nagusiak: lehenik, “Borda-Txiki Petit” etxea eta finka Euskal Herriko Kultura Ondarean katalogatu dute, eta hasierako proiektuan aurreikusita zegoen bezala ezin dute eraitsi orain, bigarrenik, Hondarribiko Aireportuak aireportuko lursailak atxikitzeari ezezkoa ematea, eta hirugarrenik, Irun eta Hondarribia artean trenbide lotura ezartzeko aurreikuspena, oraindik zehaztu gabe dagoena. Oztopoen ondorioz, ezinezkoa zuten hasierako proiektuaren bideragarritasuna eta Foru Aldundiak proposamen berria aurkeztu du. Gaur goizean Hondarribiko Udalean aurkeztu duten irtenbidea bateragarria da “Borda-Txiki Petit” etxea mantentzearekin, Aireportuaren asmoekin eta Irun eta Hondarribia arteko trenbide lotura ezartzeko aurreikuspenarekin. Proposatzen duten irtenbideak “Borda-Txiki Petit” etxea eraistea saihesten du baina ez inguruko lursail batzuk hartu behar izatea. “Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartu behar luke lursail batzuk hartu behar izatea, bestela, zati horretan ezinezkoa izango litzateke N-638 errepidea bikoiztea”, azaldu du gaur goizean Eneko Goiak, Bide Azpiegituretako Diputatuak. Aireportuko lursailei dagokienez, proiektu berriarekin ez dira aireportuko lursailak [...]

admin

Tap Kon Fusion taldearen emanaldia, De Cyne Reynan

Musika eta klakea batuko dituen emanaldia izango da bihar, De Cyne Reynan, Tap Kon Fusion taldearekin. Klakearen eta askotariko musika estiloen fusioa eta inprobisazioa izango dira ekitaldiaren ardatzak, eta klakea bera musika tresna bat gehiago izango...

admin

OB: “Inkesta nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”

Urtarrilaren bukaeran Udal Gobernu Taldeak jakinarazi zuen  inkesta egingo zuela, atez ateko bilketari buruzko herritarren iritzia jasotzeko. OiartzunBairen (OB) ustez, inkesta, ordea, ez da izan egiaztatua, gardena eta sinesgarria: “Nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”. OBk jakinarazi duenez, urtarrilaren 31n eskatu zion Gobernu Taldeari inkestaren galdetegia eta oraindik ez du jaso. Eskari horrek bi helburu zituen: “Inkestak ematen zituen datuen inguruan gure interpretazioa egitea eta inkesta egiterakoan fede txarrik zegoen ala ez egiaztatzea”. Udalak ez ditu jakinarazi emaitzak oraindik, baina OBk okerrena espero du: “Susmoa dugu nahi zuten ondoriora heltzeko gidatu dutela”. Herritarrekin bilerak Galdetegia eskuetan ez izan arren, herritarrekin bildu dela jakinarazi du OBk eta horiek jakinarazi dizkietela inkestaren nondik norakoak. Herritarrak haserre daude, OBren esanetan: “Bizilagun gehienek haserrea eta etsipena adierazi digute inkestan erantzun behar izan dituzten galderengatik. Bizilagun hauek inkestaren emaitza atez atekoaren alde ateratzeko zuzenduta zegoela adierazi digute, alde bateko galderez osatua”. Zurikeria OBk uste du Gobernuak bere burua zuritu behar duela, baina ez duela bide egokia aukeratu: “Orain, hauteskunde hauen aurrean, ulertzen dugu Gobernuak inkesta honetan aldeko emaitza behar duela bere inposizioa zuritzeko eta herritarren babesaren publizitatea egiteko. Ezin duguna ulertu da nola egin daitekeen hain era narratsean. Inkesta honen planteamenduak berriro erakusten du [...]

admin

Udalak Donostiako zuzeneko autobusa berriz jartzeko eskatuko du

Ekialdebus egitasmoa martxan jartzearekin, Oiartzun eta Donostia A8 autobide bidez lotzen zituen H3 zerbitzua kendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta horrek herriko erabiltzaileen kexak sortu ditu. Ia mila sinadura inguru bildu dituzte zerbitzua berriz ere martxan jar dezaten eskatuz. Oiartzungo Udalak ere bat egin du herritar horien eskaerarekin eta linea berriro jartzeko eskatuko du. Herritarrek, ezin dute ulertu Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoa sustatzea helburu duela esan eta gero, zerbitzuak murriztea: “Izan ere, Oiartzun bezalako herri batentzat —komunikazioak nahiko mugatuak dituena— oso garrantzitsua da garraio publiko sare osatua eta zabala izatea”. Horregatik, Oiartzungo erabiltzaile kaltetuek zenbait ekimen jarri dituzte martxan. Horien artean kokatzen da udaleko ordezkariekin egin duten bilera. Bertan zenbait proposamen eta soluziobide aztertu zituzten. Bestalde, garraio publikoaren aldeko apustua egin behar dela uste du Udalak: “Horrek, dauden zerbitzuak egokitu eta egon daitezkeen behar berriei irtenbide ematea eskatzen du. Inolaz ez, dauden zerbitzuak kentzea”. Bide horretan, Udalaren iritziz, lehentasunezkoa izan behar luke orain arte egon diren lineak egokitzea eta mantentzea. Hala, Ekialdebus egitasmoa martxan jarri aurretik Udalak alegazioak tarteratu zituela jakinarazi du, baina «zoritxarrez», Udalaren eskaerak ez dituztela aintzat hartu. Aldundiarekin bilera Orain, herritarrek eta Udalak aztertutako proposamenak eta konponbide horiek Foru Aldundiari transmititzea baino ez da geratzen. Kaltetuak [...]

admin

Donejakue bidea egingo du Udaberriko Ibilaldiak igandean

Udaberriko 8. Ibilaldia egingo dute igandean, martxoak 20, Donibane Lohizun eta Hendaia artean. Ibilbidea Donejakue bidetik eginen dute, ohi bezala. Biriatuko Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ibiltariak 08:45ean abiatuko dira Donibane Lohizuneko Thier...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 16

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gaia: H3a. Gonbidatuak, Pavel Viñas zinegotzia eta autobus erabiltzaile bat. 11:30ean: EHNE sindikatuko Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:1...

admin

Durangotik Bolibarrera joango dira Urdaburukoak

Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitan 11. ibilbidea antolatu du. Hala, larunbatean Durangotik Bolibarrera joango dira, eta bidean, Garai herria, Oiz mendia eta Ziortzako monasterioa bisitatuko dituzte. Ibilbidea bost ...

admin

Trintxerpen jokatuko da Batel Ligako 9. jardunaldia

Gipuzkoako Batel Ligako 8. jardunaldia Hernanin jokatuko da etzi, Urumea ibaian. Etzidamu, berriz, Trintxerpen lehiatuko dira batelak. Hibaikako, San Pedroko, Illunbeko eta San Juango ontziek parte hartuko dute estropadan.

admin

Abaraxka: martxoak 16

Zinema euskaraz izango dute gaur Abaraxkan, 16:30etik aurrera.

admin

II Mojo Workin’ Festival antolatu dute Mogambon larunbaterako

Ostiralean ere bada kontzertua eta bi egunetarako txartela eros daiteke 15 euroren truke. Musika eskaintza oparoa izango da datozen egunotan Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Biharko punk gaua antolatu dute, hiru talderekin; FP, Le Singe Blanc eta Las Rodilleras taldeek joko dute. Etzirako, berriz, antolatu dute. Bi taldek joko dute etzi: Lord Rochester eskoziarrek eta Alacanteko Los Flamin Guays, jattorrizko blus doinuekin. Bi talderen kontzertua bukatuta, Voodoo Hoodoo Set-ek jarriko du musika: Jordi Duró (Bartzelona); Constan Chao (Galizia); Lazy Juanma (Caceres); Luis Cardenal (Girona) eta Dr Punko (Altza). 21:00etan hasiko dira biharko eta etziko kontzertuak. Bi egunetarako bonoa erosiz gero, sarrerak 15 euro balio du. Larunbaterako sarrera kontzertua baino lehen han bertan erosiz gero, aldiz, 10 euro ordaindu behar dira. Etziko jaia 05:00ak arte luzatuko da.

admin

Bisita gidatuaren truke, pintxoa

Errenteriako Turismo Sailak Oarsoaldeko Turismo Departamenduarekin elkarlanean kanpaina berria jarri du martxan herriko taberna eta jatetxeentzat. Horren bidez, San Markoko gotorlekua bisitatzen dutenei (bisita gidatuak izan behar dute) tiket bana eman...

admin

Proposamena sozializatzeko jaia antolatu du La Herrerra Herrira herri batzordeak

Herritarrek La Herrerarako landu duten proposamena ezagutzera eman nahi du La Herrera Herrira herri batzordeak, eta horretan dihardute buru-belarri, herriko hamaika eragilerekin elkarlanean. Lehengo ostiralean, aipatu batzordeko hainbat kide agertu ziren prentsa aurrean, apirilaren 9ra bitartean prestatu dituzten guztien berri emateko.  «Herritar proposamena partekatu, sendotu eta indartze aldera zer nolako ekimenak egiten ari garen aditzera eman nahi dizuegu», adierazi zuen Maite Fernandezek batzordearen izenean. Batzordeko kideek azaldu zutenez, atxikimenduak jasotzeko prozesua aste honetan indartuko dute, babesa adierazteko dokumentua Pasaiako denda eta taberna guztietan jarriko dutelako. Horrez gain, elkarte, klub eta bestelako erakundeei proposamena aurkezten jarraituko dutela eta guztiei atxikimendua erakusteko aukera eskainiko dietela esan zuten. «Herritar uholdea» Etorkizunean La Herrera Pasaiako herritarrek zehaztu eta definitu duten bezalakoa izatea da batzordearen xede nagusia eta hura lortzeko bidean iazko ekainean batzordeak antolatutako giza kate «arrakastatsu» haren leloa berreskuratu nahi dute, Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelopean «herritar uholdea» batuz. «Azken ia bi urtetan proposamena lantzen egin duguna herritar guztiekin partekatzeko gogoa bizia dugu» esan zuten, eta horregatik etzirako egitaraua antolatzeko herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela esan zuten: «Beren ekarpenekin hilaren 19a jai eguna izatea lortu dute». La Herrera sinbolikoki altxatuko dute Herritarren proposamena sozializatzeko lana ez da etziko [...]

admin

Euskarazko olerki musikatuak larunbatean Mediatekan

Herriko Etxeko Euskara batzordeak eta Hendaiako hainbat elkartek antolatutako Euskararen Hilabetearen eta Mediatekan egiten ari diren Hitzak eta Formak ekimenaren harira, Aurelia Arkotxa idazleak eta Jesus Aured eskusoinu joleak euskarazko olerkien ira...

admin

Errregionaleko futbol taldeek irabazi egin dute

Gol festa izan zen larunbat arratsaldean Plazeta futbol zelaian. Erregional Preferenteko eta Lehen Erregionaleko taldeek jokatu zuten, hurrenez hurren. Arratsaldeko lehen partida Oarsoaldeko derbia izan zen, Allerruren eta Sanpedrotarraren artekoa. Lez...

admin

Allerru-Algeposak hiruna berdindu du etxean, Zalatamborren kontra

Allerru-Algeposak maila handiko talde baten kontra berdintzea lortu zuen pasa den larunbatean: 3-3. Zalatambor Area 99 Lizarrako taldea sailkapenaren goiko aldean kokatuta dago eta orain ddela denboraldi batzuk Zilarrezko Mailan jokatu zuten. Nafarrak izan ziren lehenengo minutuetan baloiaren jabetza zutenak. Hala ere, lezoarrek buelta eman zioten egoera horri eta aukerak sortzen hasi ziren. Lehenengo gola sartu zutenak, baina, nafarrak izan ziren. Lezoarrek baloia galdu zuten eta, kontraerasoan, estreinatu zuten markagailua. Lezoarrek ez zuten amore eman eta aukerak sortzen jarraitu zuten. Ez zuten asmatu eta 0-1eko emaitzarekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatia, entretenigarria Lehenengo zatian markagailua lizartarrek bakarrik mugitzea lortu bazuten ere, bigarren zatia bestelakoa izan zen. Guztira bost gol ikusi zituzten Bekoerrota kiroldegira hurbildu ziren zaleek. Zalatamborrek bigarren gola lehenengoaren modu berean sartu zuen: baloia lapurtuta. Azkar asko erantzun zieten lezoarrek, zaleen animoek lagunduta eta euren lehenengo gola lortu zuten. Bigarren zatiaren erdialdean partida nahastu zen. Bi taldeek azkar egin zituzten bost faltak eta, lezoarrak erasoan ari zirela, etxeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak. Ez zuten etsi eta bigarren gola sartzea lortu zuten. Penalti bikoitz baten bitartez hiruna berdintzea lortu zuen Allerru-Algeposak, partida bukatzeko minutu gutxi falta zirela. Partida zoratu egin zen eta Zalatamborrek atezain-jokalaria atera zuten, garaipenaren bila joateko. [...]

admin
Gehiago