2011/3

Zuhaitzaren eguna egingo dute etzidamu, Belaunaldien Basoan

Laugarrenez belaunaldien basoan zuhaitzaren eguna egingo dute eztidamu

admin

Abestiak trukatuko dituzte Zangozako Musika Eskolarekin

Hondarribiko Musika Eskola bigarren hiruhilabeteko entzunaldiekin lanean dabil hilabeteotan, eta elkar trukeko kontzertua eskainiko du Zangozako Musika Eskolako Bandarekin, ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Amuteko auzo elkartean. Juan Carlos...

admin

Zea Mays eta Naut larunbatean Psilocybenean

Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Denboraldia hasi zutenetik kontzertuak eskaintzen dituzte ostiral eta larunbatero eta asteburu honetan ere, punta-puntako artistak izango dira ...

admin

Kexu, Olidengo eta Arraguako geltokiak kendu dituztelako

Oiartzuarrak eta herrian lan egiten duten kanpotarrak kexu dira. Ekialdebus garraio publiko egitasmoa martxan jarri ondoren, Oliden kanpineko geltokia eta Arraguatik herrigunerako (H2arena, Mendingoa) kendu dituztelako dira kexu. Olidengoa —Carrefour...

admin

UEMAren kartelak, jarrita

Pare bat aste dira herriko sarreretan irudikoa bezalako kartelak jarri dituztela. Bat AP-8 autobidearen sarrera-irteeraren parean dago, bestea Astigarragatik Oiartzunera bidean… Kartelak argi uzten du Oiartzun UEMAko kidea dela, Udalerri Euskaldu...

admin

Ereintzak porrot egin du Egia Eskubaloiaren kontra

Etxean jokatu arren, Ereintzak ezin izan zuen Egia Eskubaloia gainditu larunbatean, eta 27-30 galdu zuen. Orain bost puntura daukate bigarren sailkatua (Caja Segovia) errenteriarrek, eta seira liderra (Amenabar).

admin

Garai bateko Greziako arkitektura eta politikari buruzko hitzaldia larunbatean Mediatekan

Fabianne Coudin arkeologia irakasleak Arkitektura eta politika antzinako Grezian goiburuko hitzaldia emango du larunbatean, hilak 26, Mediatekan. Saioa doan izango da, frantsesez, eta 16:00etan hasiko da. Coudinek Atenasen garai disdiratsuak izango di...

admin

‘Errautsak’ euskarazko antzezlana larunbatean Mendi Zolanen

Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta bere 40. urteurrenaren harira, Hendaiako Ikastolak Petit Théâtre de Pain taldearen Errautsak antzezlana antolatu du martxoaren 26an, larunbatean. Emanaldia Mendi Zolan kultur gunean izanen da, 20:30ean (et...

admin

24. Maddalen Sariak antolatu ditu Udalak

Errenteria-Oreretan bizi edo ikasten ari direnen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzeko asmoz, Euskara departamentuak 24. Maddalen Sariak antolatu ditu aurten, eta urtero moduan Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxillergoko ...

admin

‘Aitona Matias’ antzezlana Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik

Etzidamu Errenteria Hiria Kulturgunera hurbiltzen direnek  Aitona Matias antzezlana ikusteko aukera izango dute 17:30etatik aurrera Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik. Antzezlanean, aiton baten eta haren bilobaren historia kontatzen da eta oroitzek...

admin

Gizon bat atxilotu dute alaba fisikoki eta sexualki erasotzeagatik

Herenegun arratsaldean 48 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Pasaian, 21 urteko alaba erasotzea leporatuta. Fisikoki ez ezik, alaba hainbat alditan sexualki erasotzea leporatzen diote atxilotuari. Lehengo asteartean atxilotu zuten gizona, 16:00...

admin

Udalbatzak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartu du

Udalbatzak Hiri AntolamendurakoPlan Orokorra onartu du. PSE-EEz eta PPz gain, ezker abertzaleak ere alde bozkatu du, helegiterako epea lau hilabetera luzatuta

admin

Drogen erabileraren hausnarketarako antzezlana

Artebide V. enplegu proiektuak, drogen kontsumoari buruzko 5-1 Kontra antzezlana egin du, eta bihar eta etzi antzeztuko dute Hondarribian herriko gazte eta helduei zuzenduta. Antzezlanak, Hondarribian programa eta ekintza ezberdinen bidez, Prebentzio K...

admin

Txikiak, ilustratzen ikasten

Haurtzaroko eta Elizaldeko haurrak gustura ari dira parte hartzen Udalak antolatutako azken ekimenean. Ilustrazio tailerra egiten ari dira goizetan, 09:00etatik 12:00etara, Manuel Lekuona Bibliotekan: marraztu, margotu, moztu, itsatsi… Miren Goi...

admin

Madarikatuak!

Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta. Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren  gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu  (eta agindua bete) zenutenak! Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak! Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat  morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak! Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne! Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke. Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak! Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori [...]

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 23

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gaia: Haurrak euskaraz erregistratzea. Gonbidatuak: Imanol Haro (UEMA), Aitziber Arnaiz (Euskara teknikaria) eta Lorena Zalakain (gurasoa). 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean:...

admin

Fanny Vallonek aktore ikastaroa antolatuko du bigarrenez abuztuan

Fanny Vallon orain 6 urte Hendaian bizi den eta Parisko aktore-eskola baten zuzendaria denak zinema-aktoreentzako uda ikastaroa antolatu du bigarrenez Hendaian. Ikastaroa abuztuaren 22tik 27ra luzatuko da, eta 24 lagunentzako mugatuta izanen da. Intere...

admin

Euskararen Plan Estrategikorako bilerak gaur eta bihar

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa prestatzen dihardu Udalak, eta plana osatzeko bilerak egiten ari dira barruti guztietan  herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Gaur,  Antxoko kultur etxean da bilera (hilak 22), 19:00etatik 21:00etar...

admin

Arrauna babestuko du Portuak

30.000 euro jasoko ditu Portutik San Juanek eta beste hainbeste San Pedrok. Illumbek 7.000 euro jasoko ditu, eta lokalaren alokairua doan. Portu Agintaritza izango da Pasaiako hiru arraun kluben babeslea aurten ere, eta babeslegoaren gaineko hitzarmena sinatu zuten atzo, Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek, Sanpedrotarra Arraun Klubeko Josetxo Aranburuk, Illumbeko Jokin Pegok eta Pasai Donibane-Koxtapeko Antxon Sistiagak. Esker oneko agertu ziren arraun klubetako buruak, eta estima handia agertu zioten Bueni, azken bi urtean eman dien laguntzarengatik

admin
Gehiago